Páginas

lunes, 30 de junio de 2014

Gona zuri-zuria / Falda requeteblanca

Oinarrizko patroia egiten ikasi bezain arin egin nuen lehengo gona erakutsiko dizuet gaurkoan. Aurretik baneukan beste pare bat gona eginda, Youtuben ikusitako ereduari jarraituz... baina hurrengo sarrera batean hitz egingo dut haiei buruz, negukoak dira eta.
Honek ez dauka inolako aldaketarik eta pintzak, gerria, kremailera ikustezina,... praktikatzeko modua baino ez zen izan. Rebecak industria-makineriarekin (josteko makina eta remalladora) egiten erakusten zidana Berninarekin egiten nuen nik etxean.

Os presento la primera falda que me hice en cuanto aprendí a hacer el patrón base. Con anterioridad ya había hecho un par de ellas siguiendo un modelo de Youtube... pero ya os hablaré más adelante de ellas, ya que son de invierno. 
Esta no tiene ninguna transformación y sólo fue una manera de practicar las pinzas, la cinturilla, la cremallera invisible,... Lo que me enseñaba a hacer Rebeca con la maquinaria industrial (máquina de coser y remalladora) lo hacía en mi casa con la Bernina.



Gona ez dago ez okertuta ezta txarto josita ere, nire posatzeko modu penagarria da...

La falda no está ni torcida ni mal cosida, es mi patética manera de posar...



Piqué arin eta zuria aukeratu nuen eta lanari ekin nion. Besterik egiten jakin ez eta gona zuzena eta belaunetarainokoa josi behar izan nuen, barize guztiak agerian utziz :-). Hemen daukazue atzeko partearen xehetasuna, bi pintzarekin osatua:

Elegí un piqué ligero y blanco, muy fresco, y me puse a ello. No sabiendo hacer otra cosa, tuve que coser una falda recta, hasta las rodillas, dejando mis varices al viento :-). Aquí tenéis el detalle de las dos pinzas de la trasera:



Eta oraingoan remallatu gabeko barrenak eta forroaren xehetasuna:

Y en esta foto está el detalle del dobladillo sin remallar y el forro:



Beno ba, espero dut gustatu izana. Hurrengorarte!!
(Ai ma, sarrera berikustean, eraikuntza-langile baten eskuak dauzkadala ematen du...)

Bueno, espero que os haya gustado. Hasta la próxima!!
(Revisando la entrada parece que tengo manos de obrero de la construcción, madre mía...)

No hay comentarios:

Publicar un comentario