Páginas

lunes, 7 de julio de 2014

Liberty alkandora

Gaur aurkezten dizuedan alkandora udaberrian josi nuen, Gabonetan erositako oihalarekin. Londresen hartu nuen, Shaukat izeneko dendan, bertan era guztietako Liberty oihalak aurki daitezke, prezio onean gainera edo, gutxienez, hemen baino merkeagoak. Nik erositakoa Jack & Charlie izenekoa da.

La camisa que os enseño hoy la cosí en primavera con una tela que compré en Navidad en Londres, en una tienda llamada Shaukat, en la que se pueden encontrar todo tipo de telas Liberty a buen precio además o, por lo menos, más baratas que aquí. La mía se llama  Jack & Charlie.





Ez nuen lehenago egin oso oihal mehe eta freskoa delako eta jantziko nuen momentua iritsi arte gorde nuen. Beranduago Txikle alkandora egiteko erabilitako patroia erabili nuen.

No me la hice antes porque el tejido era muy fino y muy fresco, así que lo guardé hasta que llegara el momento de poder ponerme la camisa. Utilicé el mismo patrón que luego he utilizado para la Chicle.




Baina, behingoz egitearen emozioarekin, hanka barruraino sartu nuen mozteko orduan, akatsa ikusten al duzue hurrengo argazkian?

Pero con la emoción de ir, por fin, a cortarla, metí la pata hasta el fondo, ¿veis el fallo en la foto siguiente?




Hori da, oihala ahalik eta gehien aprobetxatzearren, alderantziz moztu nituen mahukak eta madariak buruz behera daude :-). Dena dela, ez da gehiegi igartzen eta poz-pozik erabiltzen dut.

Pues sí, por aprovechar la tela al máximo, corte al revés las mangas y las peras del estampado están mirando hacia abajo (qué mal suena esto!!!). De todos modos, no se nota demasiado y yo la uso encantada.


Eskerrik asko pasatzeagatik eta: Gora San Fermín!

¡Gracias por pasaros y: Viva San Fermín!

No hay comentarios:

Publicar un comentario