Páginas

lunes, 14 de julio de 2014

Oihanerentzako blusa - Blusa para Oihane

Orain dela gutxi lankide bati eskaini nion neure burua bere alabari txiki geratutako blusatxo berdina egiteko, beno, apur bat handixeagoa... horrela alabak blusa berria edukiko zuen, amak oihala, botoiak... baino ez zuen ordainduko eta nik gauza asko praktikatuko nuen: pieza desmontatu gabe patroia ateratzen, bistak jartzen, barrenetako puntilla ipintzen eta botoi-zuloak berriiiiro egiten. Hauxe da jatorrizkoa:

Hace poco me ofrecí a una compañera de trabajo para hacer en talla un poco más grande una blusa que le había quedado pequeña a su hija; de este modo, la niña tendría blusa nueva, la madre sólo gastaría en tela, botones... y yo podría practicar muchas cosas: sacar un patrón sin desmontar la pieza, coser vistas, poner la puntilla en los bajos y hacer más ojales. Ésta es la blusa original:



Patroia ateratzea ez zen zaila izan, askoz nekezagoa suertatu zitzaidan hain pieza txikiekin lan egitea, batez ere remallatzeko momentuan. Orijinalekoa baino oihal lodiagoarekin lan egiteak ere ez zuen ataza erraztu, baina tira! nahiko ondo geratu zela uste dut:

Sacar el patrón no fue complicado, mucho más laborioso me resultó trabajar con piezas pequeñas, sobre todo en el momento de remallar. El que la tela nueva tuviera más cuerpo que la original tampoco facilitó la labor, pero bueno, creo que quedó bastante bien:


Botoi-zuloekin aurreko sarrerako kuxinean erabiltzen hasitako taktikaz baliatu nintzen berriro:

Utilicé de nuevo la táctica que empecé a usar en el cojín de la entrada anterior:


horrela oso garbi gertzen da zuloa:

así queda muy limpio el ojal:


Eta hona hemen jatorrizkoa eta kopiatutako piezaren aurreko aldea:

Y aquí está la delantera de la original y de la blusa copiada:


eta atzeko aldea:

y la trasera:


Ez zaio gaizki geratzen, ezta?

No le queda mal, ¿no?




Hurrengorarte!!

¡¡Hasta la próxima!!

2 comentarios:

  1. Lehen idatzi dut, baina ez dakit zer gertatu den.
    Oso polita gelditzen zaio. Argazkiak bidaliko dizkizut. Ahatetxoak ez ditut lortu, baina saiatuko naiz erabiltzen blusa zaharrekoak.
    Eskerrik asko.

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Pozten naiz. Argazkiak bidaltzean ipiniko ditut. Agur

      Eliminar