Páginas

lunes, 11 de agosto de 2014

Musika-kuxinak - Cojines musicales

Ez, ez... ez daukate musikarik barruan... nire seme-alaba musikariei jositako kuxin pertsonalizatuak dira.
Iazko udan Vichyra joan nintzen ikastaro bat egitera eta hartu ninduen familian galdetu nuen ia lehengo gauza hauxe izan zen: non ote zegoen oihal-dendaren bat. Berau aurkitu nuenean eta vichy koadrodun hainbat pieza hartu ostean, musika-tresnak eta abar zituen oihal hau, artilezkoa, ikusi nuen eta umeentzako kuxin zoragarriak aterako zirela pentsatu nuen. Erosi eta denbora luzez gordeta eduki ondoren josi egin nituen:

No, no,... no tienen música dentro... son cojines personalizados que cosí para mis hijos músicos. El verano pasado fui a Vichy a hacer un curso y lo primero que pregunté a la familia que me acogió fue dónde había alguna tienda de telas. Cuando la encontré y después de comprar algunas piezas de vichy típico de cuadros, vi ésta de lana con motivos musicales y pensé que de allí podrían salir unos preciosos cojines para mis hijos. Compré la tela y, pasado un (largo) tiempo, los confeccioné:




Atzeko parteak egiteko beste ez nuenez :-(, tonu beretsuko kotoizko vichya erabili nuen, eta plantxaren bitartez itsasten diren letrak erabiliz, haien izenak jarri nituen:

Como no compré suficiente para hacer las traseras :-(, utilicé un vichy de algodón del mismo tono y puse sus nombres usando letras termoadhesivas:


Solapaz ezkutatutako kremailera jarri nuen ixteko:

Para el cierre utilicé una cremallera oculta con solapa:


Inguruan madroño beltza jarri nien:

Coloqué madroño negro en todo el perímetro:


eta azken kuxina egiteko adina madroño ez neukanez, hauxe egin nuen: akoltxatutako I (Iñakirena) handi bat, festoiz lotua, "zintzilikatu":

y como también me quedé sin suficiente madroño para hacer el último cojín, hice lo siguiente: "colgué" una gran I (de Iñaki) acolchada y festoneada:


Hurrengora arte!!

¡¡Hasta la próxima!!


No hay comentarios:

Publicar un comentario