Páginas

sábado, 18 de octubre de 2014

Musua - El beso

Photoscape argazki editorearekin trasteatzen nabilela aprobetxatuz, gaur lan berririk aurkeztu beharrean, orain dela urte batzuk hartutako ohitura bati buruz hitz egingo dizuet, etxean "musua" izenarekin bataiatu duguna. Kontua da orain dela lau urte Jonek, nire seme txikiak, bufanda bat egiteko eskatu zidala, hauxe (jakin badakit kolorea, agian, serioegia dela ume batentzat, baina Jon daltonikoa da eta kolore guztiak nahastu ez arren -berdea eta marroia dira, batez ere, gerra ematen diotenak-, insegurua azaltzen da batzutan arropetarako koloreak aukeratzeko orduan, beraz, bere joera beti izaten da kolore diskreto eta sobrioetara jotzea):

Aprovechando que estoy trasteando con el editor de fotos Photoscape, en lugar de presentaros algún trabajo nuevo, voy a hablaros de una costumbre que tomé hace unos años, que hemos bautizado en casa como "el beso". El asunto es que hace cuatro años, mi hijo pequeño, Jon, me pidió que le hiciera una bufanda, esta de la foto (ya sé que el color es un poco serio para un chaval, pero Jon es daltónico y, aunque no confunde todos los colores - son el verde y el marrón los que más guerra le dan-, a veces se muestra inseguro a la hora de elegir el color de la ropa y, por ello, siempre se inclina hacia colores discretos y sobrios):


Gauetan egiten nion, eta amaitu nueneko biharamunean konturatu nintzen ia ia amaieran puntu batean erratu nintzela, horror!! Hankasartzea zein momentutan gerta zitekeen pentsatu nuen eta "erabaki" nuen umea lotara joan aurretiko musua ematean izan zela.

Le tejía la bufanda por las noches y, al día siguiente de haberla acabado, me di cuenta que me había confundido en un punto, buaa! Pensé en qué momento pudo ocurrir y "decidí" que había sido cuando me dio el beso de buenas noches.


Halaxe kontatu nion Joni eta, istorioa hainbeste gustatu zitzaigunez, ez desegitea erabaki genuen eta, harrezkero, puntuz egiten ditudan gauzetan nahita egindako akatsa sartzen dut: "musua". Jertsea izanez gero, mahukaren goiko partean eta barrualdean egiten diot, beste zerbait bada, poltsa, adibidez, edozein leku erdi-izkututan. Hemen, udan aurkeztu nizuen boleroan egindakoa:

Así se lo conté a Jon y, como la historia nos gustó tanto, decidimos no deshacer nada y, a partir de entonces, en todas las piezas de punto que tejo hago un par de puntos mal a propósito: "el beso". Si es un jersey, lo hago en la parte superior e interna de la manga, en un bolso, por ejemplo, en algún sitio medio escondido. Aquí, el que hice en el bolero que os presente en verano:


Eta Olatzen Grunge jertsean (argazkiaren kolorea ez da erreala, baina oraindik ez dakit hau konpontzen...):

Y en el jersey Grunge de Olatz (el color de la foto no es el real, pero todavía no sé arreglarlo...):


Gehiagotan ere egin ditut, baina ez daukat argazkirik :-(
Eta zuk, horrelakorik egiten duzu??
Hurrengora arte!!!

Lo he hecho en más ocasiones pero no tengo fotos ;-(  
¿Y tú?, ¿tú también haces algo así? 
¡¡¡hasta la próxima!!!

5 comentarios:

  1. Que bonita tradición! Yo no hago nada así, pero tengo por costumbre no deshacer nunca, así que todas mis prendas tejidas llevan algún "beso"

    ResponderEliminar
  2. Solo hay que poner nombre a nuestros errores para convertirlos en algo entrañable... Es un plan estupendo, no?

    ResponderEliminar
  3. Recuerdo haber leído esta entrada en su momento, me gustó mucho la idea...¡¡¡

    ResponderEliminar