Páginas

domingo, 12 de octubre de 2014

WPO Tutoriala eta erronka - Tutorial WPO y reto

Ostegunean aurkeztu nizuen poltsa antolatzaileak izena dauka: The Wave Purse Organizer (WPO), Rochelle izeneko blogger kanadiarrak sortua. Bere sarreran berak erabilitako neurrien araberako azalpena ematen duenez eta nik neureak erabili ditudanez, tutoriala egiteko orduan nahiago izan dut, bakoitzaren gustura antolatzeko moduko azalpenak eman. Aurrera, ba!

El organizador de bolso que os presenté el jueves tiene nombre: The Wave Purse Organizer (WPO), creado por la blogger canadiense Rochelle. Como en su entrada ella utiliza sus medidas y yo las mías, a la hora de hacer este tutorial he preferido dar las explicaciones de modo que cada cual se organice como quiera. ¡Vamos allá!


Hauek dira beharrezko materialak (neurri guztiek daukate sartuta 1 cm-ko joste-tartea):

  • Patroiak egiteko papera. Nik craft paper zuria erabiltzen dut beti.
  • 30 x (nahi duzuen zabalera)* bi oihal zati, berdinak edo kontrastean, bietako bat, gutxienez, sendoa.
  • 30 x (nahi duzuen zabalera)* entretela zati bat. Fiselina itsaskorra erabili dut.
  • 5 (luzera) x 6 (zabalera) cm-ko oihal zatia mosketoia ipintzeko.
  • Mosketoia, artaziak, haria...
Estos son los materiales necesarios (todas las medidas tienen 1 cm de margen de costura incluido):

  • Papel de patronaje. Yo siempre utilizo papel craft blanco.
  • 2 piezas de tela de 30 x la anchura deseada* de organizador, una de ellas, por lo menos, que tenga cuerpo.
  • 1 pieza de entretela de la misma medida. Yo utilizo fiselina autoadhesiva.
  • Un trozo de tela de 5 (largo) x 6 (ancho) para poner el mosquetón.
  • Mosquetón, tijeras, hilo,..




*Nola erabakitzen dugu zenbateko zabalera eman behar diogun? Oso erreza, sartuko ditugun gauza guztiei zabaleraren neurria hartuko diegu, nasaitasunez, argazkietan ikusten den bezala. Gauza guztien neurria gehituta lortzen dugu zabalera osoa; honi alde bakoitzeko 1 cm gehituko diogu, joste-tarterako.
Niri orotara 70 cm-ko zabalera atera zitzaidan, gehi alde bakoitzeko 1 cm-ko joste-tartea = 72 cm. Neurri honetan oinarrituko dut, beraz, nire azalpena.
Dena dela, baten batek neurtzeko gogorik eta asmorik ez badu, amaieran nik jarritako sail guztien neurriak emango ditut.

*¿Cómo decidimos qué anchura darle al organizador? Muy fácil, tomamos la medida de cada objeto que vayamos a meter en él con un poco de holgura, tal como se ve en las fotos. Sumamos las medidas de todos los objetos y ya tenemos la anchura total, a la que añadiremos  1 cm de margen de costura a cada lado .
A mi me salió un anchura total de 70 cm, más el cm de costura de cada lado = 72 cm
De todos modos, si alguien no tiene ninguna gana o intención de ponerse a medir, al final daré las medidas utilizadas por mí para hacer los departamentos.



Patroiak egiteko paper zati batean 30 (altuera) x 36 (72:2) cm neurriko laukizuzena marraztuko dugu:

En un trozo de papel de patronaje se dibuja un rectángulo de 30 (altura) x 36 (72:2) cm:


Alde luzeetako bat hiru zatitan banatuko dugu eta, ondoan, alde laburrean 4 cm-ra beste marka egingo dugu. Kontrako alde laburrean LOMO idatziko dugu, patroiaren erdia dela eta alde horretan oihala tolestuta ipini behar dugula gogoratzeko.
Argazkian (idatziz baino hobeto) ikusten den bezalako marra egin eta angeluak apur bat leundu.

Dividiremos uno de los lados largos en 3 partes iguales y al lado, en el lado más corto, haremos otra marca a 4 cm. En el lado contrario escribimos LOMO para recordar que es la mitad del patrón y que en ese lado tenemos que poner la tela doblada.
Trazamos una línea tal como se aprecia en la foto (una imagen vale más...) y suavizamos los ángulos.




Badaukagu patroia, honekin bi oihal pieza moztuko ditugu eta entretela pieza bat. Horretaz aparte, giltzetarako mosketoia sartzeko 5 x 6 cm-ko oihal zati txikia ere moztuko dugu. Argazkian ikusten den bezala, patroian idatziko dugu behar (eta nahi) dugun informazio guztia.

Ya tenemos el patrón, con él cortaremos dos piezas de tela y una de entretela. Aparte, cortaremos una pieza pequeña de 5 x 6 cm para colocar el mosquetón de las llaves. Tal como se ve en la foto, en el patrón escribimos todo lo que necesitamos (y lo que queramos, claro).



Josteko orduan oso lagungarria izaten da pieza handi bakoitzaren goiko eta beheko erdietan piketeak (artaziez egiten diren mozketa txikiak) egitea, pieza biak ondo lotzeko erreferenteak baitira.

A la hora de coser es de gran ayuda hacer unos piquetes (pequeños cortes de tijera) en el centro superior e inferior de las dos telas principales, ya que son nuestra referencia a la hora de unirlas bien.


Entretela itsatsita dago atzean eta gero agerian geratuko den piezari (gero ulertuko da...) .

La entretela se pega a la pieza trasera que luego quedará vista (luego se entenderá esto...)



Josten hasiko gara orain, lehengo eta behin mosketoiari eusteko oihal tira, luzeran erditik tolestu eta plantxatuko dugu; gero ertz bakoitzean 1 cm tolestuko dugu barrurantz eta plantxatuko dugu. Ondoren, argazkian ikusten den bezala josiko dugu:

Empezamos a coser, en primer lugar, la tira que sujetará el mosquetón, que habremos doblado a lo largo por la mitad y planchado, y a la que habremos doblado hacia el interior 1 cm por cada lado, planchando otra vez.
Cosemos como se aprecia en la foto:





Gero pieza nagusiak bata bestearekin josi, iruntziak lotuta, hegaleko alde batean 10 cm-ko tartea josi gabe utzita, buelta eman ahal izateko.

Después cosemos las dos piezas principales, revés con revés, dejando en uno de los laterales unos 10 cm sin coser para poder darle la vuelta.



Ez ahaztu giltzetarakoa ere kokatzen, batera josi ahal izateko, berau nahi duzuen aldean eta puntuan kokatu:

No olvidéis colocar la pieza del llavero para coserla a la vez, en el lado y el punto que queráis:



Honela geratzen da, behin josita:

Queda así, una vez cosido:


Orain joste-tartea moztuko dugu apur bat, bazterrak oso potolo gera ez daitezen.

Ahora recortamos un poco el margen de costura para que no quede mucho bulto..



Buelta eman eta plantxatu ostean (berriro, bai) poltsikoen zatia egingo duen uhinaren aldea tolestuko dugu, ertzetik 6 cm-ra. Buruorratzekin eutsiko diogu formari eta, ondoren, itzulinguruan (oinarrian izan ezik) pespuntea pasatuko dugu. Horrela, bide batez, zabalik geneukan tartea itxi egingo dugu.

Una vez dada la vuelta y planchado (otra vez, sí) doblaremos la parte con la onda que formará los bolsillos, a 6 cm. Sujetamos con alfileres y después hacemos un pespunte por el perímetro (excepto en la base) que, de paso, nos cierra el espacio que habíamos dejado sin coser para dar la vuelta.





Antolatzaileen erdi-erdian poltsikoen zatia lotuko diogu oinarriari, neurria hartu, buruorratzez eutsi eta klarionaz marra egin ostean:

Uniremos en el centro del organizador la parte de los bolsillos a la base, una vez medido, sujetado con alfileres y hecho una marca con tiza:




Hemendik aurrera sailak josten hasiko gara, horretarako, zutik jarri behar dugu antolatzailea eta sartu gauzaren bat neurria hartzeko. KONTUZ! horizontalean neurria hartuz gero, bolumena gaineko piezak bakarrik hartuko du eta ez biek, goikoak eta behekoak:

A partir de ahora empezaremos a coser cada departamento, para ello debemos poner en vertical el organizador e ir metiendo objeto por objeto. ¡ATENCIÓN! Si tomamos la medida real en horizontal, el volumen del objeto lo cogerá solo la parte superior de la pieza y no las dos, superior e inferior:




Baliteke beste modu batez egin ahal izatea baina nik, momentuz, lehengo sailaren neurtze, markatze eta joste prozesua amaitu arte ez ditut besteak egiten.
Beraz... ondo neurtu ostean, pespunte bakoitzaren lekua marra batez markatu eta gainetik josiko dugu. Horrela sail guztiak amaitu arte.
Gure ondasunak ondo neurtu baditugu dena joango zaigu ondo, bestela... inprobisatu beharko dugu ;)
Honela geratuko zaizue (bete egin dut, hobeto ikusten da eta...):

Quizás se pueda hacer de otra manera, pero hasta no acabar el proceso de medir, marcar y coser cada departamento, no empiezo el siguiente.
Así es que... después de medir bien, marcaremos el lugar de cada pespunte con un marcador y coseremos por encima. Hasta terminar todos los departamentos.
Si hemos medido bien nuestras pertenencias nos cuadrará muy bien todo, si no... habrá que improvisar ;)
Os quedará así (lo he llenado ya que se aprecia mejor):


Ikusten duzuen bezala, aurreko antolatzailearen neurriak erabili arren, gauza desberdinak sartu ditut oraingoan eta ondo geratzen dela iruditzen zait, ezta? Beraz, nik egindako neurriak zuentzat erabilgarri izan daitezkeenez, hemen doazkizue. Ezkerretik hasita, inguruko pespuntetik abiatuta hartu ditut:
8 cm + 4'5 cm + 7'5 cm + 11 cm + 2'8 cm / erdiko pespuntea/ + 13 cm + 9 cm + 7'8 cm + 4'5 cm

Tal como se ve, aunque he utilizado las mismas medidas que en el anterior organizador, en esta ocasión he puesto cosas diferentes y parece que queda bien, no? Por lo tanto, como os pueden ser útiles las medidas utilizadas por mi, aquí os las paso. He medido empezando por la izquierda a partir del pespunte que rodea la pieza: 
8 cm + 4'5 cm + 7'5 cm + 11 cm + 2'8 cm / pespunte central / + 13 cm + 9 cm + 7'8 cm + 4'5 cm


Ikaragarri gustatuko zait zuen antolatzaileak ikustea eta eskatuko dizuet argazkiak (bloga izan edo ez izan) eta estekak (bloga izanez gero) helbide honetara bidaltzeko:  titarea.nekane@gmail.com antolatzailearen sortzailea den Rochelle-rekin ere partekatzeko. Erantzun ona edukiz gero, azaroaren amaieran, zuen lanak bilduko lituzkeen sarrera egitea gustatuko litzaidake. Animatuko zarete? Ea, ba, WPO (Wave Purse Organizer) delakoaren erronka proposatzen dizuet. Ikusiko dugu nork tuneatzen duen, nork berrasmatzen duen edo, besterik gabe, tutorialari nork jarraitzen dion. Denak balio du!!!
Hurrengora arte!!!

Me encantará ver vuestros organizadores y quiero pediros que me mandéis fotos (tengáis blog o no) junto con vuestros enlaces (si tenéis blog) a esta dirección: titarea.nekane@gmail.com para poder compartirlos con Rochelle, la creadora del organizador. Si hay buena respuesta,  a finales de noviembre me gustaría hacer una entrada recopilatoria. ¿Os animáis? Pues lo dicho, os lanzo el reto del WPO (Wave Purse Organizer). A ver quién lo tunea más, lo reinventa o, simplemente, lo hace siguiendo el tutorial. Todo vale!!!
¡¡Hasta la próxima!! 

7 comentarios:

  1. Respuestas
    1. De nada, mujer... a ver si te animas a hacer alguno!!!

      Eliminar
  2. I think you've provided better instructions than I did, Nekane! (Taking the time to consider the thickness of what you're going to put in it is a good point.) Looking forward to seeing what everyone makes...

    ResponderEliminar
  3. Thank you Rochelle, I hope we will see many organizers...

    ResponderEliminar
  4. Respuestas
    1. Venga, anímate!! es super práctico!! y fácil de hacer, de verdad ;-)

      Eliminar
  5. Es verdad que es práctico¡. Apuntado queda. Besitos

    ResponderEliminar