Páginas

miércoles, 14 de septiembre de 2016

Tote DIN A-4

Iraila iritsita, heldua da material berria egiteko garaia (alde positibotik begiratu behar da), kasu honetan "DIN A-4 Totea" delakoa, eta ez bakarra, ez, hiru josi ditut, laster ikusiko ditudan aspaldiko lagunei oparitzeko.

Ya estamos en septiembre, momento de renovar material, (hay que mirar el lado positivo), en este caso cosiendo la que he llamado "Tote DIN A-4" y no una, sino tres, para regalar a viejas amigas que veré en breve:


Milaka "tote" ikusten dira kalean eta sareetan, baina neurea desberdina da, neurriengatik, hain zuzen ere. Zuzentzeko orduan, azterketak, idazlanak eta enparauak eramateko, niri ez zaizkit karterak gustatzen, handiegiak direlako eta horrexegatik saiatu nintzen txikiago bat josten. Honetan DIN A-4 neurriko paperak primeran sartzen dira, barruan "dantzatzeko" aukera gutxi dutela:

Hay miles de "totes" en la calle y en las redes, pero la mía es un poco diferente por las medidas. Cuando tengo que acarrear exámenes y demás para corregir, no me gustan las carteras porque son demasiado grandes, por eso intenté crear algo más pequeño. En esta bolsa entran estupendamente hojas de tamaño DIN A-4 y no tienen opción de menearse mucho dentro:




Lehenengoa amaitzean esan nuen: "Hara, Nekane, pausuz pausukoa azaldu, Proiektu erraza bada ere, egongo da, nonbait, irakasle abila eta jostun berria den baten bat zure jarraitzaileen artean". Beraz, hemen daukazue:

Materialak:
  • Mantelak egiteko oihal tratatua (plastifikatua edo ziratua). Bi panel, bakoitza 32 x 42 cm-koa (1 cm-ko joste-tartea barne)
  • Motxilerako bi zinta, luzera 67 cm  eta zabalera 2'5 edo 3 cm.
  • Uztaiari eusteko oihal zati txikia: 6'5 x 6'5 cm
  • Uztaitxoa

Al acabar el primero me dije: "Venga, Nekane, explícalo paso paso que, aunque es un proyecto fácil, seguro que habrá alguna profe y costurera novata entre tus seguidoras". Así que aquí lo tenéis:

Materiales:
  • Tela tratada para manteles (plastificada o encerada). Dos paneles de 32 x 42 cm cada uno (está incluído el margen de costura de 1 cm).
  • Dos cintas de mochila de 67 cm de largo y 2'5 ó 3 cm de anchura
  • Un pedazo de tela de 6'5 x 6'5 cm que sujetará el arete
  • Arete
                              

Pieza bakoitzari 2 x 2 cm-ko karratutxoak kenduko dizkiogu beheko muturretan:

Cortaremos a cada pieza unos cuadraditos de 2 x 2 cm en las esquinas inferiores:


Uztaitxoa sartzeko oihal zatitxoa erditik tolestuko dugu eta zentimetro erdiko aldeak barrurantza sartuko ditugu:

Doblaremos por la mitad el cuadrado de tela que sujetará el arete y meteremos hacia dentro medio centímetro por cada lado:


Hegaletatik hurbil josiko dugu:

Pespuntearemos cerca de los bordes:


Uztaitxoa kokatuko dugu:

Dejaremos colocado el arete:


Era eraren kontra jarri eta josteko prestatuko dugu buruorratzekin:

Preparamos los paneles juntando derecho con derecho. Unimos con alfileres:


Alde batean, goitik 11 cm-ra, marka bat egin eta bertan eta barrurantz sartuko dugu uztaiaren euskarria:

En uno de los lados, a 11 cm del borde superior haremos una marca e introduciremos la tira de tela y el aro que teníamos preparado: 


Hiru aldeak josi eta sigisagaz errematatu:

Cosemos los tres lados y rematamos con zigzag:


Beheko izkinak argazkian ikusten den moduan jarri, 1 cm-ra josi eta errematatuko ditugu, bolumena lortzeko:

Colocamos las esquinas inferiores tal como se ve en la foto, cosemos a 1 cm y sobrehilamos. Ya hemos conseguido volumen:






Orain, goitik hasita lau zentimetrora marra bat markatuko dugu alde bietan:

Ahora, a 4 cm del borde superior marcaremos una raya en ambos lados:



Eta marra horretatik barrurantz tolestu:

Y doblaremos hacia dentro por la misma:


Atzamarrekin lisatu:

Planchamos con los dedos:


Eta behin 4 cm-ko marra markatuta, berriro tolestu barrurantz:

Y, una vez marcado el doblez de 4 cm, volvemos a doblar hacia dentro:



1'5 cm-ra pespuntea pasatuko dugu:

Pasamos un pespunte a 1'5 cm:



Euskarriak argazkian azaltzen den moduan koka itzazu, alde bakoitzetik 8 cm-ra eta muturra goitik 6'5 cm-ra:

Hay que colocar las cintas como se ve en la foto, a 8 cm de cada costura lateral y con el extremo a 6'5 cm:


0'5 cm (gutxi gorabehera) barrurantz sartu:

Doblamos 0'5 cm (aproximadamente) hacia dentro:


Hirugarren poltsa egin nuenerako, "wonder tape" erabiltzen hasi nintzen:

Para cuando llegué a la tercera bolsa empecé a usar la "wonder tape":



Eta karratu gurutzatuez eutsiko diegu (haria kontrastean erabili dut):

Y los unimos con unos cuadrados con cruces (he utilizado hilo a contraste):


Eta oraindik gehiago sendatzeko puntada batzuk egin ditut goiko partean (oraingoan zintaren kolore berean):

Y para asegurarlo más, le he cosido una puntadas en la parte superior (ahora en el mismo color de la cinta):


Eta zer eskegiko dut uztaitik? Ba, giltzatakoak, propio josi ditudanak:

¿Y qué voy a colgar del arito? Pues llaveros, cosidos expresamente:


Zer iruditu zaizue? Lagun irakasleren bati josiko diozue? Edo artileak, orratzak eta gakorratzak hortik zehar eramateko josi eta erabiliko duzue?

¿Qué os ha parecido? ¿Se lo vais a coser a algún amigo profe? O vais a coserlo y usarlo para llevar lanas, agujas y ganchillos?


Oihalak metroka: Casa Viva (Bilboko dendan)
Hurrengora arte!!!!

Telas por metro: Casa Viva (en la tienda de Bilbao)
¡¡¡Hasta la próxima!!!