Páginas

miércoles, 26 de octubre de 2016

#oinarrizkoak #básicos

Armairua hobeto antolatzen hasi naiz, zer daukat? zer behar dut? zer josiko/erosiko dut? inongo eta inoren metodoari begiratu gabe. Behaketa hutsa. Eta kolore bakarreko oinarrizko piezek lekua behar dutela ikusi dut, luzatu gabe. Gona batetik hasita, adibidez.

He empezado a organizar mejor mi armario, ¿qué tengo? ¿qué necesito? ¿qué me coso/compro? sin seguir ningún método especial. Observación pura. Y he visto que necesito básicos monocolor, sin demora. Empezando por una falda, por ejemplo.


Neure patroietatik abiatu naiz eta Ginger  bakeroak egiteko erabili nuen oihalaren hondarrak eta tutorial berbera erabili ditut, hainbat gauza aldatuta. Trabillak kendu dizkiot, esaterako:

He modificado mi patrón base y he dado salida a los restos de tela que utilicé para mis Ginger jeans, también he seguido el mismo tutorial que cuando los cosí, aunque suprimiendo alguna cosilla. Por ejemplo, no le he puesto trabillas:


Atzean poltsikorik ez diot jarri:

Tampoco le he añadido bolsillos traseros:

Berez duen ebasea baino handiagoa duela emten du
Parece que tiene más evasé que en la realidad

Hau bai, hau aurrekoan ere egin nuen, poltsikoen josturari eutsi eta, bide batez, apaintzeko jarritako errematxeak:

Esto sí que no perdoné, los remaches en los bolsillos para reforzar la costura y, de paso, adornar:


Iruntzitara orain:

Del revés:


Uste dut gona hau beste hainbat oinarrizkoren lehena baino ez dela izan, ea...

Creo que esta falda ha sido la primera de una serie de básicos que tengo en mente, veremos...


Hurrengora arte!!!

¡¡¡Hasta la próxima!!!

miércoles, 5 de octubre de 2016

Bolso Monegrillo

Aspaldian egiteko nuen opariaz pentsatzen ari nitzela, Charo Murcianoren azken proposamena irakurri nuen. Bingo!! Monegrillo poltsa horretarako benetan aproposa zen: handia, erabilgarria eta erraza jostekoa. Voilà!

Mientras pensaba en coser algo para un regalo que tenía pendiente leí la última propuesta de Charo Murciano. ¡Bingo! El bolso Monegrillo era perfecto: grande, manejable (y usable) y sencillo de coser. Voilà!


Poltsa benetan handia da, baina tira! ama berri batentzat da eta era guztietako trasteak eramateko aukera ematen dio. Honela, zabalik, eraman daiteke:

Es un bolso realmente grande, pero bueno, es para una "nueva madre" y le dará opción de llevar muchas cosas dentro. Puede llevarse así, abierto:


edo itxita:

o cerrado:


Xehetasunak orain, euskarriak:

Ahora los detalles, las asas:



Gora Wonder Tape!
¡Que viva la Wonder tape!

Alboetako tirak:

Las tiras laterales:



eta forroa, hemen erabili nuen oihal batez:

y el forro, con una tela que ya usé aquí:


Kanpokoa Ikeako oihala da, eta berez niri ikaragarri gustatu arren, aurreko partea apur bat tuneatzea pentsatu nuen, euskarrietako gorriarekin bat egiteko. 

La tela exterior es de Ikea, y aunque me gusta mucho tal cual, tuneé un poquito la delantera, para que fuera bien a juego con las tiras rojas de las asas. 


Horretarako lepokoak egiteko bolatxoak hartu eta banaka joan nintzen josten hutsuneetan, honela:

Para ello cogí bolitas de las de hacer collares y empecé a coserlas en los huecos, así:



Ba bihar bertan abiatuko da poltsa bere etxe berrirantz, beraz, nirea delako plantak egin eta azkenengo argazkia aterako dut:

Pues nada, mañana mismo tomará el camino para su nueva casa, así que poso como si fuera mío y me saco la última fotito:

Udazkeneko eguzkiak argazkilaria ere ateratzea nahi du
Este sol de otoño quiere que también salga el fotógrafo

Laster hasiko naiz neuretzat josten, makina berria (!!!) iristen zaidanean ;-))
Hurrengora arte!!!

En breve empezaré a coser para mí, en cuanto me llegue mi máquina nueva !!!! ;-))
¡¡¡Hasta la próxima!!!