Páginas

martes, 14 de febrero de 2017

#oinarrizkoak2 #básicos2

Oinarrizkoak dakartzat berriro, bai, puntuzkoak oraingoan, hemen dauzkazuen bi jertseak:

Otra vez vuelvo con básicos, en esta ocasión de punto, con estos dos jerseys:

Hau da jatorrizko patroiak dakarren argazkia, erreferentzia hemen:

Esta es la foto que trae el patrón, aquí tenéis la referencia:


Egin nuen lehengoa, berdea, 42/44 tallakoa zen eta, egia esan, justutxua daukat

La primera que tejí es la verde, en talla 42/44 y, sinceramente, la tengo justilla


Horregatik erabaki nuen talla handiagoan, 46/48an, egitea hurrengoa, hau "harri" kolorekoa eta lúrex hari disdiratsuaz batera:

Por eso decidí tejer la siguiente en una talla más grande, la 46/48, con lana color "piedra" e hilo brillante, de lúrex:


Neurriaren desberdintasuna somatzen da:

Mirad qué diferencia de tamaño:


Jantzita biak oraingoan, hemen erakutsi nizuen blusoiaz batera:

Y ahora con relleno, por encima del blusón que os enseñé aquí:

Itsusia ateratzen nintzen ;)
Salía mal, por eso me he decapitado ;)

Berriro ere...
Más de lo mismo---

Desberdintasuna dago, ezta? Dena dela, nik Katiakoei talla garbiak eskaintzea eskatuko nieke, ez bikoteka, baina bueno, momentuz biak erabiltzen ditut arazorik gabe. Eta orain xehetasunak erakusten dituzten argazkiak doazkizue:

Hay diferencia, ¿verdad? Lo suyo es que en Katia ofrecieran tallas simples, sin parejitas aunque, bueno, yo me estoy poniendo las dos sin problemas. Y ahora os muestro un par de fotos con los detalles:



Artilea/lana: Merino Aran. Katia
Lúrex: Tricotoki
Botoiak/botones: Eskulanen etxea

Hurrengora arte!!!

¡¡¡Hasta la próxima!!!

jueves, 2 de febrero de 2017

FLOW, SWAG,....

...estiloa, rollotxua edo nahi duzun moduan deitu sarrera honetan modeloek erakusten dutenari. Kontua da Gabonetarako josi niela alkandora bana senarra eta alabari, Instagramen ikusi zenituztenak:

...estilo, rollito o llamad como queráis a lo que muestran los modelos que posan en esta entrada. El caso es que en Navidad cosí estas camisas, que ya enseñé en Instagram, para mi marido y mi hija:


eta hilabete luzea pasatu da argazkiak egin/jaso ditudanetik. Patroia lehenago erabilitakoa da hemen, hemen eta hemen, berbera bientzat. Bai, oso erosoa. Seme txikiarentzat ere balio dit, gainera XD. Beraz, argazkiak jarriko ditut azalpen gehiagorik gabe:

y ha pasado un mes largo desde que he hecho/recibido las fotos. El patrón ya lo había utilizado aquí, aquí y aquí, el mismo para las dos camisas. Sí, es algo comodísimo. Además, también me vale para mi hijo pequeño XD. Así es que voy con las fotos sin más explicaciones;






eta Olatz alabarena:

y la de mi hija Olatz:





Badaukate rollotxue ala ez?  Hurrengora arte!!!

Bueno, ¿tienen rollito o no? ¡¡¡Hasta la próxima!!!