Páginas

martes, 21 de marzo de 2017

Gaizto plantak - Maloteee!!

Hau da nire lehengo proba softshell-ekin, Iñakirentzako jaka:

Esta es mi primera prueba con el softshell, una chaqueta para Iñaki:


Erabili dudan patroia Mialunaren Mr. Cometena izan da, aurretiaz sudadera hau eginez probatua nuena. Ez diot poltsikorik jarri, alde batetik Iñakik ez dituelako erabiltzen eta, bestetik, softshell lehengo aldiz jostean, ez nuen konplikazio handirik nahi:

He utilizado el patrón Mr Comet de Mialuna, que ya había cosido en esta sudadera. No le he puesto bolsillos porque, por una parte, Iñaki no los necesita y, por otra, no quería complicarme la vida la primera vez que usaba un material nuevo:


Materialarekin eroso ibili banaiz ere urratsen batek gerra eman dit, eskumuturrekoak, adibidez, ez bainekien ondo nola egin alde malgua azpitik ateratzeko:

Aunque me he sentido cómoda con la tela, algún paso me ha puesto un poco loca, como el conseguir que los puños salgan de debajo de la tela, por ejemplo:


Naii-ri laguntza eskatu eta segiduan berak jositako jakaren argazki piloa bidali, horretan antzeko puñoak josi zituelako, eta prozesua azaldu zidan. Eskerrik askooo!!!

Pedí sopitas a Naii y en un minuto me mandó un montón de fotos de esta chaqueta que había cosido y que llevaba los puños así, además de las explicaciones necesarias. ¡¡Muchísimas gracias!!


Kanpoko josturetan deskarga-pespuntea egin dut (honela deitzen da, ezta?)

En las costuras exteriores he hecho pespuntes de descarga (se llaman así, no?)


Eta ikusgai geratzen ziren barrukoak FOEz estali ditut, txanoaren ertza bezalaxe:

Y las que quedaban a la vista las he cubierto con FOE, así como el borde de la capucha:


Barrenetan nire etiketaz gain, jabearen izena ere jarri diot. Pena da nire makinak ñ-rik ez edukitzea...

En el dobladillo, aparte de mi etiqueta, he puesto el nombre del dueño. Es una pena que la máquina no tenga la ñ... 


Atzetik esekita...

Colgada, por detrás...


eta jantzita, gaizto plantak egiten:

y puesta, con pinta de malote:


Gaizto plantak?? Inondik ere, Iñakiri ez zaio ateratzen eta.

Malote?? Qué va... a Iñaki no le sale.


Atera nizkion argazki guztietatik (berrogeita hamar bat...), hauek salbatu ditut :))

De todas las fotos que le squé (unas cincuenta...), solo he salvado estas pocas :))


Izan ere, Iñakirenenan errealitate bihurtzen da "barrez ito" delakoa, ez dago modurik ganorazko argazkiak ateratzerik zutik dagoenean.... Ikusten duzuen moduan, jaka ez zaio batere nasai geratzen, nahita, sillan doanean enbarazua baino ez baitiote egiten arropa handiek.

Y es que en Iñaki se cumple lo de troncharse de risa, no hay manera de sacarle fotos de fundamento cuando se pone de pie y se ríe..., pierde la vertical. Como veis, la chaqueta no le queda nada amplia, la he cosido así a propósito porque en la silla de ruedas las ropas voluminosas molestan para todo.


Softshell: Con tela y punto
FOE: Hilos y más

Hurrengora arte!!!

¡¡¡Hasta la próxima!!!

martes, 14 de marzo de 2017

Tapered cut. Ottobre

Hauek dira josi ditudan azken prakak, Tapered cut, Ottobre 5/2015 alekoa, La Modistilla Valientek orain urtebete oparitutako oihalaz, berau sarga delakoan nago:

Estos son los últimos pantalones que me he cosido, los Tapered cut de la Ottobre 5/2015, con la tela que me regaló hace un año La Modistilla Valiente, creo que es sarga:


Hemen argazkia eta eskema:

Aquí la foto y el esquema:


Eta hemen ni argazkia eta eskemari begira ;) 

Y aquí yo mirando a la foto y al esquema ;)

"Ba, nik ez diot tolesik egin"
"Pues yo no le hecho raya"

Prakak josteak zaila dirudi hasiera batean baina oso arin bukatzen dira, behin tallarekin asmatu ondoren edo beharrezko moldaketak egindakoan, hori bai. Nire ukitua eman nahi izan diet eta jositako alkandora baten oihal hondarrekin biesa egin eta jarri  dut gerriaren barruko ertza estaltzeko. Poltsikoen barruko partea ere ehun horrekin egin dut. Hemen prozesuan oraindik:

Siempre impone coser un pantalón, pero se hacen enseguida, eso sí, una vez que hemos acertado con la talla o hemos hecho los ajustes necesarios. He querido darles mi toque cosiendo un bies hecho con los restos de una camisa, para rematar la parte interior de la cinturilla y utilizando la misma tela de cuadros para el interior de los bolsillos. Os enseño el proceso:


Eta hemen josi eta gero:

Y aquí después de coser:



Bide batez Fans de Ottobre-rekin lotuko dut. Azkenengo argazkia:

Aprovecho para enlazar con Fans de Ottobre. Una última foto:

Eta bai, orkatilak erakustekoak dira
Y sí, son tobilleros

Hurrengora arte!!!

¡¡¡Hasta la próxima!!!



sábado, 4 de marzo de 2017

LALI

Kaixo. Lali naiz. Egin berria naiz. Txikia eta berria. Hiztegi laburra eta sintaxi erraza dauzkat. Aurpegiera aldatzea kostatzen zait. Ez zaituztet aspertu nahi.

Hola. Soy Lali. Acaban de hacerme. Soy pequeña y nueva. Tengo poco vocabulario y sintaxis fácil. Me cuesta cambiar la expresión de la cara. No quiero aburriros.


Nekanek irailean diseinatu ninduen, lanera bueltatu nahi ez zuenean. Panpingile bihurtzea pentsatu zuen. Pasatu egin zaio. Hemen osorik nago.

Nekane me diseñó en septiembre, cuando no le apetecía volver a trabajar. Pensó hacerse muñequera. Ya se le ha pasado. Aquí estoy entera.


Kaskazuriari entzun diot tapizeria oihalez egin duela nire soinekoa. Berdin da. Ez dago ederragorik. Eta itzelezko adatsa daukat. Begira, bestela, atzetik.

He oído decir  a la canosa  que mi vestido es de tela de tapicería. Es igual. Más bonito no lo hay. Y tengo pelazo. Mira, si no, por detrás.


Aletxak (hiztegi laburra, baina teknikoa) bere amak egin zituen. Gero berak eramango du meritua.

Las presillas (poco vocabulario, pero técnico) las hizo su madre. Luego ella se llevará el mérito.


Soinekoa halokatu (badakit hatxerik gabe dela, baina Nekane urduri ikustea gustatzen zait) ahal dizuet jaietarako. Txuloa da. Aurretik eta atzetik.

Os puedo halquilar (ya sé que es sin hache, pero me encanta ver nerviosa a Nekane) el vestido para fiestas. Es chulo. Por delante y por detrás.



Forratuta, goxoa izan dadin, eta biesaz, hariek kili-kili ez egiteko:

Forrado, para que no me pique, y con bies, para que no me hagan cosquillas los hilos:


Rotulkia ikusten duzu? Handia ala txikia naiz?

¿Ves ese rotu? Pues soy así de pequeña (o de grande)


Ea besteren bat egiten duen batera jolasteko. Bakarrik egonda aspertu egiten naiz baina ez zait igartzen. Egon. Woody eta Mario ikusi ditut etxetik. Banoa. Hurrengora arte!!! (hori esaten du beti Nekanek, ezta?)

A ver si hace alguna otra para jugar juntas. Me aburro sola pero no se me nota. Espera. He visto a Woody y Mario por casa. Me piro. ¡¡¡Hasta la próxima!!! (eso dice Nekane siempre, no?)