Páginas

martes, 18 de abril de 2017

Babyboom!!

Martxoan josi nituen hiru konjunto hauek, ezkerreko biak lankide birentzat eta eskuinekoa Iñakiren monitore baten alabarentzat. Berau, daukan aitarekin, pirata izango da, ez izan zalantzarik. Haurrak sasoi berean jaiotzekoak zirenez, Mararen Xiana prakak eta Zaaberryren txanotxoak josteari ekin nion (eskerrik asko biei).

Cosí estos conjuntos en marzo, los dos de la izquierda para dos compañeros de trabajo y el de la derecha para la hija de un monitor de Iñaki que, con ese padre, va a salir pirata sí o sí. Como los tres bebés iban a nacer en la misma época me puse a coser Pantalones Xiana de Mara y gorritos de Zaaberry (muchas gracias a las dos) como una loca.


Hain kolore desberdinekoak izanda, zaila egin zait argazkia ateratzeko fondo egokia topatzea, banaka doaz, beraz:

Al ser de colores tan diferentes, no he encontrado un fondo adecuado para que resalten todas, así que ahora van por separado:

Arantzaren alabarentzat
Para la hija de Arantza
Ondokoaren modukoa josia neukan aspaldian, hemen:

Ya había cosido uno igualito al siguiente aquí:

Gaizakren alabarentzat
Para la hija de Gaizka

Arrate piratarentzat
Para la pirata Arrate
Hemen fondo ilunagoan:

Con fondo más oscuro:


Oihalak / Telas: Cal Joan

Eta banoa, oporretan nabil eta ;) Hurrengora arte!!!

Y me voy, que estoy de vacaciones ;) ¡¡¡Hasta la próxima!!!

martes, 4 de abril de 2017

Clonando ando...

Ba ez dago batere txarto klonatze asunto hau, ez... Gustuko jantzia zahartzean bota beharrean, hartu eta bertatik patroia atera (hemen daukazue aspaldian honetaz idatzi nuen sarrera). Blusa honekin egin nuena.

Pues no está nada mal esto de clonar ropa,,, En vez de deshacernos de las prendas que nos gustan cuando se quedan viejas, podemos sacar su patrón (aquí tenéis una entrada en la que explico cómo hacerlo) y a coser, que es lo que hice con esta blusa.


Paparrean tolesdura batzuk ditu eta barrualdean bistak:

Tiene unos pliegues en el escote y está rematado con vistas:


Atzekoa kremailera ikustezinaz ixten da, beharrik ez badago ere, oso zabala baita lepo ingurua, hurrengo argazkietan ikusten den bezalaxe:

La trasera se cierra con una cremallera invisible, aunque no es necesaria en absoluto, pues es suficientemente amplia en todo el contorno del cuello:




Mahuka labur erdiak dauzka eta, hainbeste kolore eta marrazkirekin ondo ikusi ez arren, biesazko akaberak ditu bertan, jatorrizko blusaren erdia (desjosi ez nuena) aztertzen atera nuen moduan josiak. Ikusten dituzue?

Lleva media manga corta y, aunque igual no se aprecia con tanto dibujo y color, el resto se pule con bies. Tuve que fijarme mucho en la manga que no descosí de la blusa original para ver cómo se hacía la unión de estas dos partes (manga y bies) pero bueno, conseguí sacarlo.


Ez zen egunik aproposena argazkiak ateratzeko eta bakarra daukat betegarriaz eta nire Ginger bakeroak, of course ;))

No tuve el mejor día para sacar fotos así que solo va una con relleno y con mis vaqueros Ginger puestos XD


Orain patroia aterata, errepikatu egingo dut, baina biskosan oraingoan. Erakutsiko dizuet...
Hurrengora arte!!

Ahora, una vez sacado el patrón, repetiré con una viscosa. Ya os contaré... 
¡¡Hasta la próxima!!