Páginas

sábado, 24 de junio de 2017

MIMÍ bilduma - Recopilatorio MIMÍ

Blogaren 3. urteurrena eta 38 Mimí 
3 años de blog y 38 Mimís


Ez naiz aurkezpenetan galduko. Hori bai, Mimí bat josi, epean argitaratu eta hemen aurkitzen ez baduzu, lehengo eta behin, barkatu!! eta ahalik eta lasterren jakinarazi, mesedez, lehenbailehen konpondu ahal izateko.

No me voy a alargar en presentaciones. eso sí, si has cosido una Mimí, la has publicado y no estás aquí, en primer lugar te pido disculpas y en segundo lugar, házmelo saber para que pueda arreglarlo cuanto antes.

1.  Encarnak (IG:@enkaruiz) josi zuen bukatua ikusi nuen lehengo Mimí. Marroiaren gainean kolore askotako loreak, zoragarria!!

Encarna  (IG:@enkaruiz) cosió la primera Mimí que vi acabada. me encanta ese estampado floral sobre marrón, preciosa!!


2. Rosabelek (IG: @rosabelgg) oso oihal berezia aukeratu zuen blusa josteko, bolantetxoduna eta emaitza benetan ikusgarria lortu zuen, baietz!?

Rosabel (IG: @rosabelgg) eligió una tela muy especial para coser la blusa, con volantitos, y consiguió un resultado espectacular, a que sí!?


3. Conchik denok maitemindu gintuen tximeletadun oihal zoragarri horrekin, ez zaizue iruditzen?

Conchi nos enamoró con esta  preciosa tela de mariposas, sobria pero alegre, verdad?


4.Carmen (IG: @carmenscarreno) aspaldiko jarraitzailea dut eta beti sortzen ditu arropa eder eta zainduak, begira bestela zer nolakoMimí egin duen, apur bat luzatuta...

Carmen (IG: @carmenscarreno) es una incondicional y siempre crea ropas preciosas y muy cuidadas, mira, si no, qué Mimí se ha cosido, modificando la largura...


5. Mary Carmen jostun ikaragarri ona da eta aukeratu zuen oihalak hitzik gabe utzi ninduen, lore horiek ikusgarriak direlako. 

Mary Carmen es una costurera como la copa de un pino y me dejó sin palabras con la tela que utilizó, esas flores........


6. Naiarak oso ondo daki lisatzea ezin dela negoziatu, baina badaki ere ni nola jarri urduri!!! Orain benetan, oso blusa ederra josi dut, zimurtzeko joera badu ere. 

Aunque Naiara sabe que planchar no es negociable, sabe bien cómo ponerme nerviosa!! En serio, ha cosido una Mimí preciosa, eso sí, con tendencia a arrugarse ;)


7. Oi, oi, oi, Maiderren blusa!!! Urtu egin nintzen koadro urdin horiek ikusi nituenean... gainera, oso ehun gutxirekin josi zuen Mimí eder hau! 

Buenooooo, la blusa de Maider!!! Se me hizo el culo gaseosa (no voy a pedir perdón por la expresión) con estos cuadros azulitos, además se lo curró con muy poca tela!!!!


8. Anak  (IG: @nocturera) beste koadroduna josi zuen, akatsak dituela esten badu ere, ez sinestu! Hori bai, barruko arropa ederra erabili beharko du beti!!! ;-)

Ana (IG: @nocturera) cosió otra Mimí de cuadros y, aunque ella dice que tiene fallos, no la creáis!! Eso sí, siempre tendrá que llevar ropa interior chula!! ;-)


9. @surrenderdorozy k dio damutzen dela kolore bakarreko blusa egin izanaz... ba ez, ez pentsatu horrelakorik, egin ezazu atzeko txoriek dituzten koloreetako lepokoa eta ikusiko duzu zein dotore joango zaren...

Dice @surrenderdorozy que se arrepiente un poco de haber utilizado una tela lisa para la blusa... pues no pienses eso, hazte un collar con cuentas de colores de los pájaros de detrás y ya verás lo elegante que vas a ir...


10. Anak prozesuaren egunerokoa kontatu zigun bere blogaren sarreran eta, egia esan, oso blusa konbinagarria josi du. Azken finean, oztopoen ostean beti ikusten dugu argia eta, azkenik, askotan jazteko moduko arropak egiteko gai gara, ezta? 

Ana nos contó el diario del proceso de confección en su blog y, a decir verdad, se ha hecho una Mimí super combinable. Al fin y al cabo, después de todos los obstáculos siempre vemos la luz y somos capaces de hacernos ropas estupendas, no?


11. Sòniak (IG: @lakuskus) bere lehen blusa josi du nirekin, Ez dakizue zer harro nagoen, benetan polita egin duelako, bi koloretan eta paparraldean lore bat duela. seguru nago ez dela bere azkena izango!!

Sònia (IG: @lakuskus) ha cosido conmigo su primera blusa. No sabéis lo orgullosa que me siento, porque le ha quedado muy chula, en dos colores y con una flor en la pechera, seguro que no va a ser la última que se cosa!!


12. Yolyk HIRU blusa josi ditu, hiru!!! Zein baino zein ederragoa!! Ez zaizue iruditzen?? Orain Uda gonarekin konbinatzeko modukoa egin beharko duzu, ezta?

Yoly ha cosido tres blusas, tres!! A cual más bonita, no os parece?? Ahora tendrás que coserte una a juego con tu Uda, no??




13. Teresak "oihal zoragarriaz" josi zuen bere Mimí eta egia da, bai oihala, bai blusa, baita bera ere, zoragarriak dira.  

Teresa cosió su Mimí con una "tela preciosa" de verdad, la tela, la blusa, y ella misma, todas preciosas!!


14. Marik, beti bezala,  sorpresa eman zigun, izan ere, ez zuen Mimí arrunta josi, ez, hasieran baiezkoa ematen bazuen ere... luzatu eta soinekoa egin baitzuen. Ez dakit gerrikoagatik den edo poseagatk, baina oihal hori erabilita eta luzatuta, oso femeninoa iruditzen zait. 

Mari nos sorprendió, como siempre, y no cosió una Mimí normal, no, aunque en un principio lo parezca... ya que la alargó e hizo un vestido. No sé si es por el cinturón o por la pose, pero con esa tela y esa largura, me parece una pieza muy femenina.



15. Alhanart, neska honentzat idatzi nuen Mimí blusa josteko hamahirugarren arrazoia. Izan ere, ehoziri-lanetan eta puntu zein kakorratzez artista hutsa den hau ez zen batere ondo moldatzen josten, baaaaaaina.... bere lehengo blusa egin du eta azkena ez izatea espero dut, zinez. Denak txaloka, mesedez.

Escribí para Alhanart la razón número trece para coser la Mimí. De hecho, aunque es una artista del bolillo, el punto y el ganchillo, no se apañaba muy bien cosiendo, peeeeero... se ha hecho su primera (y espero que no última) blusa. Y ahora le dais todas un fuerte aplauso, por favor.


16. Laura ere nahiko berria omen da joskintza mundu honetan, baina proba moduan josi zuen blusa hau polit-polita geratu zaio eta laster honelako gehiago ikusiko dugula uste dut, ezta?? 

Laura dice que es novata en esto de la costura, pero la blusa que cosió como prueba le ha quedado preciosa, así que me da que pronto se lanzará a coser alguna otra, no creéis?


17. Raquel martxan jarri da eta, Yoly bezala, HIRU blusa josi ditu, wow!! desberdinak baina ederrrrak hirurak, zeuek esan!! 

Raquel ha cogido ritmo y, como Yoly, ya lleva TRES blusas, olé!!!! todas diferentes y todas adorables, si no, comprobadlo vosotras mismas!!




18. Esterrek oso Mimí koloretsu eta ikaragarri freskoa egin du, ez al zaizue iruditzen???

Ester ha cosido una Mimí colorida y con una tremenda sensación de frescura, no os parece??


19. Idoiak zebradun oihal eder batez josi du bere Mimí eta blusa ikusgarria geratu zaio. Izan ere, bera holakoxea da, dotoretasuna emakume eginda ;))

Idoia ha cosido su Mimí con una preciosa tela de cebras y le ha quedado una blusa espectacular. Y es que ella es así, la elegancia personificada ;))


20. Noeliak oihal ikaragarri hau erabili zuen berea egiteko eta, gainera beste bat egin zion lagun bati!!!! 

Noelia utilizó esta espectacular tela para para su blusa y, no contenta con eso, cosió otra para una amiga!!!!



21. Valeriak egin duenak meritua dauka, izan ere, Uruguaykoa da eta aste honetan sartu dira neguan, beraz, josi ahala armairuan gorde du azaroa noiz helduko zain; oihal bitxia erabiliz, blusa dotorea geratu zaio. 

Lo que ha hecho Valeria tiene mérito, de hecho, ella es de Uruguay y esta misma semana han entrado en invierno, así que, en cuanto ha acabado de coser la blusa la ha guardado en un armario esperando que llegue noviembre; ha utilizado una tela curiosa y le ha quedado una blusa estupenda.


22. Maríak ere nahiko goiz amaitu zuen bere Mimí eta benetan oso konbinagarria iruditzen zait, nik beti imajinatzen dut zerbait gorriarekin batera jantzita. Ederra. 

María también terminó bastante pronto la blusa y también en una tela muy combinable, yo me la imagino con alguna otra ropa o complemento en rojo. Preciosa.


23. María Josék  (IG: @mariajosedelacruz7) zuri-beltzezko Mimía josi zuen, bera ere nahiko berria omen da honetan, beraz, txalotzekoa da lortu duen emaitza, baina ez horregatik bakarrik, bere amarentzat josi baitzuen!! 

María José (IG: @mariajosedelacruz7) cosió una Mimí en blanco y negro (y gris), también dice que es novata en esto, así que es admirable el resultado conseguido, pero no solo por eso, sino también porque la cosió para su madre!!



24. Silviak (IG: @elganxetdelasilvia) kakorratzez aritzen da normalean, baina begiratu zer nolako Mimí parea josi duen!! bigarrenean arazotxo bat eduki omen zuen moztean baina erraz konpondu zuen ;))

Silvia (IG: @elganxetdelasilvia) se dedica habitualmente al ganchillo, pero mirad que par de Mimís ha cosido!! En la segunda dice que tuvo un problemilla a la hora de cortar pero lo arregló fácilmente:))



25. Dácilek bere blusari bigarren izena jarri dio: Mimí Confeti (zergatik ote?), poltsikodun bakarra da, berak kontatu zigun arrazoiarengatik. Eskerrik asko, neska, NJaren prozesuan laguntza emateagatik. Muaks.  

Dácil ha rebautizado la blusa: Mimí Confeti (¿por qué será?), es la única que lleva bolsillo, por las razones que nos explica en su blog. Muchas gracias por la ayuda durante el proceso del CC. Muaks.


26. Sandrak (IG: @sandrypepe) oso blusa potxoloa josi du koadroengatik, koloreengatik eta aurrealdean lotu duen musuagatik, baietz?

Sandra (IG: @sandrypepe) cosió una blusa adorable por los cuadros, el color y el besazo que lleva en la delantera, a que sí!!??


27. Arantxak erabili duen oihala ikaragarri gustatzen zait, iluna baina (bera bezain) alaia, eta ikusi duzue nola geratzen zaion!!?? 

La tela que ha utilizado Arantxa me encanta, oscura pero alegre (tanto como lo que me transmite ella misma) y, ya de paso, habéis visto cómo le queda a la tía????


28. Leticiak ere konfidantza handia jartzen du nire NJetan eta ni oso harro nago egiten duen guztiarekin, bera baita artista hutsa josten (eta puntua egiten, eta amigurumiekin,...), gainera gorria egin du, ikaragarri polita. 

También Leticia pone mucha confianza en mis CC y estoy super orgullosa por eso porque, con todo lo que hace, es una artista cosiendo (y tejiendo, y haciendo amigurumis,...), además la ha hecho roja y preciosa!!


29. Laura ere Uruguaykoa da eta berak ere gorde beharko du bere marradun blusa eder hau uda iristen zaien arte. Abenduan emango digute enbidia, ikusiko duzue...... 

Laura también es uruguaya y ella también tendrá que guardar esta preciosa blusa de rayas hasta el verano. Ya veréis qué envidia nos van a dar en diciembre....


30. Raquelek soineko bat berziklatu eta emaitza txundigarria lortu zuen!! Gainera, beheko partean lokarria ipini zion estutu ahal izateko, ez al da ideia ona?? 

Raquel ha reciclado un vestido y ha conseguido una blusa estupenda!! Además ha colocado un cordón en el bajo para poder ajustarla a gusto, buena idea, verdad??


31. Yolandak argazkiak bidali zizkidanean txundituta geratu nintzen erabili zuen oihalarengatik, honek zuzenean eraman baininduen haurtzarora, eta bost urte neukaneko bainujantzi bat ekarri zidan gogora. Sinestezina!! Horretaz aparte, kamisetaz jositako Mimí egin du, aldaketa batzuk eginda. Polit-polita. 

Cuando Yolanda me mandó sus fotos me quedé paralizada por la tela que usó, que me llevó a mi infancia, a un bañador que tuve cuando tendría unos cinco años, me pareció increíble! Aparte de esto, ha cosido una bonitísima Mimí en tela de camiseta, haciendo algunas modificaciones.


32. Sarak ere abenturak eta kalenturak pasatu ditu bere blusarekin (sinesten duzue? niri kostatzen zait eta...) baina ikaragarrizko emaitza lortu du!! 

Sara dice que ha pasado aventuras y desventuras con la blusa (¿vosotras la creéis? a mí me cuesta...) pero ha conseguido un resultado espectacular!!


33. Noak oso erabaki onak hartu zituen blusa egitean, neurria, erremateak, inprimatua,... eta oso blusa polita geratu zaio, osagarrien arabera joko handia daukana. 

Me parece que Noa ha tomado muy buenas decisiones con esta blusa, la talla, los remates, el estampado,... y le ha que dado un Mimí muy chula, que da mucho juego según los complementos o la ropa con la que la lleve.  


34. Paqui (IG: patsky_dag) beste jarraitzaile leiala da eta marradun Mimí ederra egin du (bai, oso azkarra izan da, marrak goitik behera doaz eta...;)). Eragozpen batzuk gainditu behar izan baditu ere, voilà!

Paqui (IG: patsky_dag) es otra incondicional de las mías y se ha cosido una preciosa Mimí de rayas (sí, ha sido muy lista, con rayas verticales,...;)). Aunque ha tenido que superar algún contratiempo, aquí está!!


35. Mamenek oinarrizko blusa egin du, guuuuztiz konbinagarria hau ere, udarako oso kolore aproposean, nire ustez, oso freskoa! 

Mamen ha cosido una blusa básica, muuuuuuy combinable también, en un color muy veraniego y, en mi opinión, muy fresco!!


36. @enayane k (IG) ere osatu du blusaren izena eta "camiseta molona Mimí" deitu dio XD, oso katxondoa da, katu guzti hauekin, eta bera gustura dagoela ematen du, ezta?

@enayane (IG) también ha añadido adjetivos al nombre de la blusa: "camiseta molona Mimí" XD, tiene un estampado muy cachondo, con todos esos gatos, y parece que ella está a gusto, verdad?


37. Anak azken momentuan bidali zidan argazkia, baina dena barkatzen diot oso jatorra delako, oso ondo tratatzen nauelako eta oso ondo josten duelako. Muaks. 

Ana me mandó su foto en el último momento, pero se lo perdono todo porque es muy maja, me trata muy bien y cose estupendamente. Muaks.


Eta honaino zuen Mimí blusak. OOOOOOOOso berandu egin zaidanez, labur azalduko ditut hainbat gauza:
- Plazer handia izan da niretzat hau montatzea, azken denboraldian nahiko artega ibili naiz beste kontu batzuengatik (konponduta, dagoeneko) eta honek asko lagundu dit burua askatzen.
- Ez daukat hitzik bota dizkidazuen piropo guztiengatik nola sentitu naizen azaltzeko.
- Niretzat ikaragarrizko ohorea da gordeta eduki dituzuen oihal-altxorrak nire proposamenean erabili nahi izana.
- Zuetako batzuek zer NJ egingo nuen jakin gabe apuntatzeko asmoa azaldu izanak ere hunkitu egin nau.
-Zuetako hainbatek zerbait ikasi duzuela jakiteak nire itxaropen guztiak bete ditu. 

Besterik ez, zenbaitek esan didazue datorren urtekoa pentsatzen joateko XD eta batzutan horretan ikusten dut neure burua baina, tira!, asko falta da oraindik.....
Eskerrik asko berriro. Musuak
Eskuz eginarekin lotzen dut

Hurrengora arte!!!!

Y hasta aquí vuestras blusas Mimí. Como voy con muuuuuucho retraso (más del que esperaba), os cuento telegráficamente varias cosas:
- Ha sido una gozada para mí montar este tinglado, últimamente he andado un poco intranquila por un tema (ya arreglado) y me ha servido para despejarme un poco.
- No encuentro palabras para expresar cómo me siento ante tanto piropo.
- Ha sido un honor para mí que algunas hayáis querido utilizar vuestras telas-tesoro para mi propuesta.
- Me ha emocionado que algunas os hayáis animado al CC sin saber ni qué os proponía, solamente porque era yo.
- Que algunas hayáis aprendido algo en el CC colma todas mis expectativas.

Y nada más, algunas me habéis dicho que vaya pensando en el CC del año que viene XD y a veces me sorprendo a mí misma pensando en ello, pero bueno, anda que no queda tiempo!!!
Muchísimas gracias otra vez. Besos.

¡¡¡Hasta la próxima!!!