Páginas

lunes, 9 de octubre de 2017

Ginger jeans 2

Orain dela bi urte nire lehengo bakeroak josi nituen, hauek, Closet Case Patterns-en Ginger jeans.  Lehenengoan asmatu nuen neurriarekin eta ez nien inolako doitzerik egin behar izan. Etengabe jantzi ditut eta nahiko ajatuta daude, gizajoak, beraz, bazen garaia berriak egiteko. Honi lotzen badiogu erabiltzen nituen besteak, erositakoak berauek, gerrialdean estu geratzen zitzaizkidala (zergatik ote?), ba argi zegoen beharrezkoak nituela.

Hace ahora un par de años cosí mis primeros vaqueros, estos, los Ginger jeans de Closet Case Patterns. Acerté con la talla a la primera y no tuve que hacerles ningún ajuste. Los he usado un montón y ya se ven bastante gastados, los pobres, así que llegó el momento de coserme otros. Si a esto unimos que los otros dos pares comprados que uso normalmente empezaban a quedarme estrechos de cintura (no sé por qué), pues está claro que tenía auténtica necesidad de coserlos.


Hauexek dira, aurretik eta atzetik, zuzenak eta tiro erdi-altukoak:

Aquí están por delante y por detrás, son rectos y con el tiro medio-alto:



Berri hauetan egin ditudan aldaketak luzapenak izan dira, hiru zentimetro gorputzean...

Lo único que he cambiado respecto a los otros es que los he alargado tres centímetros en el cuerpo...



Kremaileran ikusten da luzera aldaketa
En la cremallera se aprecia el cambio de largura

eta lau zentimetro hanketan:

y cuatro centímetros en las perneras: 




Barrualdean, sakeletan hainbat poltsatan forro gisa erabilitako oihala jarri dut eta lau koloretako erremate katea, aurrekoetan bezala:

En el interior, para los bolsillos he puesto una tela que ya he utilizado más veces como forro de bolso y he remallado con cuatro colores, como la vez anterior: 



Zalantzarik gabe, mailuaren momentua onena da prozesu osoan:

Sin duda, el mejor momento de todo el proceso es el del martillo:




Banoa!!!!!

¡¡¡Venga, a posar!!!


Hemen atzeko partea (ez) erakusten:

Aquí ando (no) enseñando la trasera:



Eta agur esatekoa, azkena...

Y allá va la despedida,...


Aurrekoan esan nizuen bezalaxe, bakero hauek edo nahi dituzuenak egitera animatzen zaituztet, nire ustez, daukaten zailtasun bakarra doitzea da eta horretarako sarrera hau dauka blogean diseinatzaileak eta Nirekin Josi hau, edozein bakero-patroi erabilita ere, balia ditzakezuena.
Eta listo, nik hirugarrenak moztuta dauzkat mahai gainean, behin martxa hartuta...!
Hurrengora arte!!!
Eskuzeginarekin lotzen dut.

Tal como comenté la otra vez, os animo a coseros estos vaqueros  o los que queráis, pienso que lo más difícil es el ajuste y para ello la diseñadora tiene en su blog tanto esta entrada como este Cose Conmigo, que pueden valer para coser cualquier patrón de vaquero.
Y punto, yo ya tengo cortados los terceros en la mesa, ya que he empezado...!
¡¡¡Hasta la próxima!!!