Páginas

viernes, 26 de enero de 2018

1. Oihala moztu eta entretelatu - Cortamos la tela y entretelamos


SARRERA OSOA IRAKURRI EZER EGIN AURRETIK!!!


Sarrera prestatzean Paparraren prozesua berrikusten egon naiz eta konturatu naiz han argazki eta xehetasun gehiago eman nuela, beraz, gaurko atazetarako sarrera hau kontsultatu edo zabalik eduki dezakezue, lagungarri gertatuko zaizuelakoan nago eta. 

Kaixo neska-mutilak!!!! Zer moduz? Patroia aukeratu eta moztu duzue? Bai? Ba, goazen beharrera!! Moztu aurretik badakizue oihala GARBITU edo BUSTI behar duzuela, ezta? Bai, bai..., alkandora normaltasunez garbituko zenuketen moduan garbitu behar duzue, urak har ez dezan (ez nekien "encoger" esateko "urak hartu" erabiltzen zela). Aukeratu duzuena haritu egiten bada, hobe duzue garbitu aurretik remalladoraz pasadatxu bat ematea, nik egin behar izan nuen moduan. Hala ere, kotoi arruntean ez da beharrezkoa izaten. Arin igarriko duzue beharrezkoa den ala ez.


Honen ostean, mozteko jarri aurretik, plantxatik pasa, oihala ahalik eta ondoen egon dadin mozteko orduan. Egin duzue? Aurrera, ba! Badakit zuetako hainbatek oihal "zaila" aukeratu duela proiektu honetarako, kontrakoa aholkatu banizuen ere XD. Ez nago ni oso jantzia honetan, baina badakit zeta-papera ipin daitekeela oihalaren azpian, mugitu ez dadin. Momitak ere azaldu zuen sarrera honetan gelatinaren amarrua, irakur ezazue eta esaidazue erabili duzuen ala ez, edo funtzionatu duen ala ez... Nik inoiz zeloz lotu dut ehuna mahaira bere lekuan gera dadin. Dena dela, asteartean esan nizuen bezala, hobeto oihal errazaz hasten bazarete, nire ustez.

Orain ehuna kokatzeko moduaz hitz egingo dugu:
1. Tolestu oihala era barrurantz jarrita, alde luze biak ondo lerrokatuta




2. Joan patroia kokatzen jarraibideek esaten dizuten moduan edo ahalik eta gutxien alferrik galtzeko moduan. Nik oso gutxitan jarzen dut "agintzen" duten bezala, eta modu batera edo bestera tolesten dut oihala ahalik eta gehien aprobetxatzeko, batez ere pieza txikien txanda iristean. Batzutan behartuta gaude honela jokatzera oihalez justutxu gabiltzalako. Zeuek ikusiko duzue, Baina hori bai:

3. Pieza guztiak harira jar itzazue, jarraibideek kontrakoa esaten ez badute, gutxienez. Patroia ondo markatuta badaukazue, hariaren marra izango duzue marraztuta, ba marra hori mendela edo tolesduraren paraleloan kokatu behar duzue (erregela erabil ezazue).


4. Aukeratutako oihalak "zutik" dauden marrazkiak izanez gero, KONTUZ patroia kokatzerakoan! Nik alkandora honetan hainbeste aprobetxatu nahi izan nuen, marrazkia buruz behera geratu zitzaidan. Normalean hau ez zaigu gertatzen gorputzaren piezekin baina bai txikietan, horregatik Paparraren patroia sortu nuenean marrazkitxo hauek egin nituen:


5. Atzeko partea, lepoaren bi atalak eta kanesuak oihal tolestuaren ertzean jartzen dira, "al lomo" deitzen zaio honi. Fijatu zaitezte ondoko argazkian:

Ezkerrekoa "al lomo" jarrita dago

6. Amaitzeko, orratzez lotu edo pisuak gainean jarri eta inguran marraztu, nahi duzuen moduan.

Moztu ostean, pasa itzazue pikete eta marka guztiak oihalera. Hauek izaten dira marka arruntenak:

- Aurreko tapetaren goitik beherako tolesdurak
- Pintzak
- Atzeko partearen alozak
- Mahukak eta gorputzak lotzekoak
- Mahuken "koparen" goiko partekoa
- Tolestuta moztutako piezetan erdia markatzen duten piketeak
Hemen dituzue adibide batzuk:



Kanesurik ez baduzue, ez duzue holakorik izango

- Botoiak eta botoizuloak. Kasu honetan nik goikoa baino ez dut markatzen, amaieran erabakitzen dudalako normalean non nahi ditudan. Eta nola marka daiteke? Ba, plantxaz desagertzen den errotulkiaz, edo bestelako markadoreaz, edo erakutsiko dizuedan beste modu honetaz, hariaz:




Bai, paperetik pasatuko dugu haria ehun kapa biak (kasu honetan bakarra) hartzeko.

Prozesu berdina egingo dugu gure pintzen (gure alkandorak edukiz gero, jakina) erpina markatzeko:

ENTRETELA
Pieza batzuk entretelatuta joaten dira: lepoaren tira eta pala bana, eskumutur biak eta aurreko partearen tapetak. Nik era honetakoa erabiltzen dut, ehunezkoak denborarekin poltsak egiten dituelako:


Entretelak moztu ondoren, plantxaz piezetara itsatsi.
Nik tapetan ezer jarri aurretik, nire alkandoraren jarraibideek markatzen zutena egin behar izan dut, hau da, aurreko aldearen ezkerreko piezari zati bat kendu behar izan diot:





Moztearen arrazoia oso sinplea da, botoien aldea ezkutuan dauka Chemisier Elsa honek, horregatik eskuineko aldeak oihal gehiago du erdialdean. Zuen alkandorak honelako tapetarik ez badu, nirearen ezkerraldekoaren antzekoa izango da eta tolesduraren araberako zabalera duen entretela jarri beharko diozue, kasu honetan 2'5 cm zabalerakoa, ertzetik 1 cm-ra kokatua (lehengo tolesduaren neurrira):


kasu honetan, alde zabalean entretela zabala jarri behar izan diot, 5 cm-koa. Hemen dituzue aurreko aldeko bi piezak, entretela itsatsita:


Eta listo, pieza guztiak prest ditugu, hauexek dira, aurreko parte bi (tapetak barrutik entretelatuak):


atzeko aldeko bat eta kanesuak (zuen alkandora batzuek ez dute kanesurik izango. Lan gutxiago zuentzat ;-))


Bi mahuka, bi eskumutur (entretelatuak) eta bi pieza irekidura errematatzeko. Baliteke bi beharrean eskumurretan lau pieza edukitzea. eta irekidura egiteko beste mota bateko pieza. Azalduko dut hau guztia momentua heltzean:


eta lepoa osatzen duten piezak, bi tira (bat entretelatua) eta bi pala (bat entretelatua).


Eta gaurkoz amaitu dugu, ez izan zalantzarik galderak, zalantzak edo nahi duzuena komentarioetan uzteko. Astelehenean gorputza montatuko dugu, kontaidazue zer moduz zabiltzaten. Ondo ibili!!!!

Ez ahaztu sareetan #nirekinjosibikoitza eta #coseconmigodoble hashtag-ak erabiltzen Eta gogoratu: plantxatzea ez da negoziatzen!!!!! XD
Eskuzeginarekin lotzen dut
----------------------------



¡¡¡LEED TODA LA ENTRADA ANTES DE HACER NADA!!!

Mientras preparaba esta entrada he repasado el CC de la Paparra y me parece interesante que consultéis esta entrada, ya que os puede resultar de ayuda o complemento de las explicaciones de hoy. 

¡¡¡Hola chicas y chicos!!! ¿Qué tal? ¿Habéis elegido y cortado patrón? ¿Sí? ¡¡Pues, venga, a la faena!! Ya sabéis que tenéis que remojar o lavar la tela como lo haréis cuando la tengáis confeccionada, así no evitamos sorpresas ni encogimientos. Si la tela que habéis elegido deshilacha mucho (como la mía), mejor la remalláis por la zona de corte antes de lavarla. De todos modos, en algodón o viscosa no suele haber problemas. 


Después de esto y antes de ponernos a cortar, planchad la tela, para que el proceso sea más preciso. ¿Ya está? ¡¡Adelante!! Algunas me habéis dicho que habéis elegido una tela un poco... difícil, aunque aconsejé lo contrario XD. La verdad es que no estoy muy puesta en este tema, pero sé que se suele poner papel de seda bajo la tela para estabilizarla y poder cortar. Momita explicó otro sistema en esta entrada, el de impregnar la tela en gelatina. Ya me contaréis si la utilizáis o no, o si funciona o no... Yo he llegado a pegar con cello la tela a la mesa ;-) y funcionó. De todos modos, tal como os dije el martes, casi mejor empezar con una tela fácil si es vuestra primera vez cosiendo una camisa. En mi opinión. 
Veamos ahora cómo colocar la tela:  
1. Hay que doblar la tela con el derecho hacia el interior, alineando bien los lados  largos. 



2. Id colocando el patrón como indican las instrucciones o de la manera que más os convenga para desperdiciar lo menos posible la tela. Yo lo suelo hacer de esta manera, pocas veces hago caso a las indicaciones y voy doblando y cortando la tela para aprovecharla lo más posible, sobre todo en las piezas más pequeñas.Este es el sistema habitual si andamos con poca tela, os suena, no? Eso sí, tenéis que tener en cuenta lo siguiente: 

3. Ponéis todas las piezas al hilo (salvo que el patrón indique lo contrario). Si habéis marcado bien el patrón, tendréis dibujada la recta que indica el hilo, pues bien, esa línea debe ser paralela al orillo o al doblez que hemos hecho en la tela para colocar las piezas al lomo. Podéis utilizar una regla: 

Encima del número 6 veis la línea del hilo

4. Si nuestra tela tiene estampados direccionales (que pueden estar de pie, o cabeza abajo, vaya) ¡tened CUIDADO al colocar el patrón! Yo quise aprovechar tanto la tela en esta camisa que metí la pata y me quedó el dibujo "al revés". Es un error  difícil de cometer con piezas grandes, pero debemos andar con cuidado con las pequeñas, por eso, en el patrón de la Paparra hice estos dibujitos:  


5. La trasera. las piezas del canesú (si vuestra camisa lo tiene) y las partes del cuello se ponen al lomo, esto es, con la tela doblada. Fijaos en la siguiente foto: 

La pieza de la izquierda está al lomo

6. Para acabar, unimos con alfileres o ponemos pesos y dibujamos alrededor. Cortamos. 
Pasad los piquetes a la tela. Estos suelen ser los más habituales:

- Marcas de doblez en la tapeta de la botonadura. 
- Pinzas
- Pliegues en la unión de la trasera y el canesú. 
- Unión de cuerpo y mangas
- Parte superior de la copa de la manga. 
- Marcas de centro de las piezas cortadas en doblez.  
Aquí podéis ver alguno de los piquetes: 




- Botones y ojales. En general, no suelo marcar más que el primer botón, el de arriba, porque prefiero decidir la distancia entre ellos después de haber cosido toda la camisa. ¿Y cómo se marca? Pues con rotulador soluble al agua, o con un Frixion, que desaparece con el calor de la plancha, o cualquier marcador que queráis. También podéis usar este método, el del hilo: 




Pasaremos el hilo a través del papel y la tela. Si nuestra camisa tiene pinzas, haremos lo mismo para marcar la punta, el vértice de las mismas.

ENTRETELA
Algunas piezas de la camisa van entreteladas: una de las tiras del cuello, una de las palas del cuello, los puños y la parte interior de las tapetas de las delanteras. Yo utilizo esta, porque la de tela me hace bolsas con el tiempo:  


Después de cortar las entretelas, pegadlas a las piezas con la plancha. 
Antes de pegar la entretela a las tapetas tengo que hacer una "maniobra" siguiendo las instrucciones de mi camisa, debo cortar un pedazo de tela de la delantera izquierda: 






La razón de cortar esa tira es muy simple, este Chemisier Elsa tiene la botonadura oculta, por eso la delantera derecha es más ancha, tiene más tela en su centro. Si vuestra camisa tiene la botonadura simple, tendrá la forma de la parte izquierda de mi delantero y tendréis que colocar una entretela de la anchura de la tapeta, en mi caso, de 2'5 cm, a 1 cm del borde, esto es, a partir del primer doblez. Creo que se aprecia mejor en la foto: 


En la otra delantera he puesto entretela de 5 cm de ancho desde el mismo borde de la tela. Aquí tenéis el detalle de las delanteras con la entretela pegada: 


Y listo, tenemos todas las piezas preparadas, son estas, dos delanteras:


La trasera y las dos piezas de canesú (algunas de vuestras camisas no lo tienen, así que tendréis menos trabajo ;-) 


Dos mangas, dos puños entretelados y dos piezas para las aberturas. Puede que tengáis cuatro piezas de puño, dependiendo del diseño, y otro tipo de aberturas. Explicaré los montajes en su momento.


Y las piezas que componen el cuello: dos tiras, una de ellas entretelada y dos palas, una con entretela: 


Y hemos acabado por hoy, no dudéis en preguntar lo que queráis, lo que no se entiende, lo que no está suficientemente explicado,.... lo que sea. El lunes montaremos el cuerpo, contadme qué tal lo lleváis. 
¡¡Feliz fin de semana!!
No os olvidéis de usar estos hashtags en vuestras publicaciones en RRSS: #nirekinjosibikoitza eta #coseconmigodoble Y recordad que #plancharnoesnegociable  XD

15 comentarios:

  1. Yo he usado el método de gelatina y funciona muy bien! Me gusta más que meter papel... Y yo también uso ese tipo de entretela, no añade peso ni bulto pero sujeta bien la forma de la pieza! Qué ganas de meter tijeras, pero primero tengo que acabar mi jersey (No me permito a mi misma tener más que una cosa sobre la mesa a la vez...) XXX

    ResponderEliminar
  2. Gracias por el consejo, Wendy! Yo tampoco puedo tener varios frentes abiertos.....
    Besos

    ResponderEliminar
  3. Así tan bien explicado hasta parece facil :) no me queda que tipo de entretela es..

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Gracias! Es una entretela no tejida, como si fuera casi de papel. Fiselina o fliselina termoadhesiva creo que se llama, seguro que la encuentras fácilmente.

      Eliminar
  4. Mi patrón no tiene canesú ! Una cosa menos 👏🏼👏🏼👏🏼

    ResponderEliminar
  5. Hola! Me surge una duda: de cada 2 piezas del cuello, da igual si se entretela una u otra? No sé si me explico, la interior o la exterior en la tira y la que queda por arriba o la que queda por abajo en el cuello? Ains,no sé

    ResponderEliminar
  6. Si son iguales sí. Si tu patrón distingue entre cada una (upper y "la de abajo"), se entretelan la pieza interior de la tira, la que va a tocar tu cuello y la que queda a la vista de la pala, la pieza más grande. Si no está claro, dime...

    ResponderEliminar
  7. Es que no me llega la tela y voy a usar otra para la tira interior del cuello y la parte del cuello que doblando queda tocando el cuerpo. No entiendo qué significa "la que queda a la vista de la pala". Perdona, soy una ignorante😂🙄😯 Si,ante la duda, entretelo las 4 es una paletada? O quedará muy gordo?? Ay, qué nervios 😂😌

    ResponderEliminar
  8. Tenemos que decidir a qué llamamos cada una parte interior de la tira 😂😂 No se entretelan la partes que quedan ocultas cuando te pones una camisa. Si te la pusieras y levantaras los cuellos, la parte que la gente vería por detrás sería la que NO se entretela y la que quedaría pegada a tu cuerpo SÍ

    ResponderEliminar
  9. Qué bien te explicas! Da gusto! Mil gracias! Estoy haciendo equilibrios para que me dé la tela. Es mucho sacrilegio cortar alguna de las piezas del cuello o el puño perpendicular al hilo?🤐

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Solo un poco... 😂 pero si borro este comentario quedará entre tú y yo.... en serio, haz lo que puedas, pero yo, si pudiera elegir, pondría a contrahilo los puños, porque van entretelados y eso les da un poco más de rigidez y no se notará nada (igual no se nota de ninguna manera...)

      Eliminar
  10. Jajajaja! Haré lo posible por ir al hilo todo el rato!! Aunque sea con otra tela... Y tu borra! Borra sin piedad y que no quede ni rastro!! Que cuando me haga una experta en camisas me va a dar mucha vergüenza esta incultura mia...jajaha!😘😘😘

    ResponderEliminar
  11. Jajajjajja.... yo no he leído ese comentario...noooo. Gracias por las aclaraciones... al trapo! A ver si me entero!
    Filsanddraps

    ResponderEliminar