Páginas

lunes, 29 de enero de 2018

2. Gorputza montatu - Montamos el cuerpo

SARRERA OSOA IRAURRI EZER EGIN AURRETIK!!!


Kaixo!! Goazen lanera lehenbailehen, josteko irrikitan zaudete eta! Hasi aurretik, gauza bat komentatu nahi dizuet, ostiralean pasatu zitzaidan eta: zuen oihalaren era eta iruntzia oso desberdinak ez badira, ondo egoten da alde bat  (beti berdina, jakina) nola edo hala markatzea, nik gometxa erabiltzen dut iruntzitik, honela ez dut pentsatu behar josten dudan bitartean. Noizbait hariz ere markatu dut, baina zuek nahi duzuen bezala egin. Eta orain, goazen geurera!

Lehendabizi, makina doitu eta materiala egokituko dugu, adibidez, nire oihala "double gauze" delakoa da eta proba hauek egin ditut hasi aurretik: jostorratz unibertsala erabili, 80koa, lehen eta jertsea jostekoa gero:



Unibertsalak zulo handiagoa egiten zidan eta askoz tentsoagoa zegoen puntada, jertserakoa erabili dudanean, aldiz, dena askoz suabeago joan da eta ez dut beste aldaketarik egin behar izan. Zeuek ikusiko duzue nola jokatu zuen materialarekin (tentsio kontuetan ez naiz ni oso trebea...).
Hau egin ostean, hainbat aukera aztertuko dugu eta josteari ekin. Hainbatetan, oihalaren hondarrak erabili ditut sasi-piezak josteko, ikusiko duzuen bezala.

AURREKOEN TAPETAK
Nire tapeta biak desberdinak dira, azaldu nizuen moduan. Goazen ezkerrekoa jostera. Lehendabizi, 1 cm-ra tolestu (kontuz neurtu, mesedez) eta plantxatu egingo dugu. ondoren, neure kasuan, 2'5 cm-ra tolestu berriro, plantxatu eta pespuntea pasatu. Plantxatu berriro. Hauek izango dira urrats arruntenak alkandoretan, aurreko aldeko tapeta biak berdinak izaten dira eta, gutxi gorabehera, neurri beretsukoak:




Ez zapaldu orratzak plantxatzean!






Goazen orain eskuinaldekoa jostera. Aldizkariari jarraituz, bi tolesdura egin behar ditut, biak 5 cm-ra, honela, eta gogoratu, tolesdura bakoitzaren ostean, plantxa:




eta gero 2'5 cm-ra pespuntea josi behar da:



ondoren, ondo plantxatu, kapa biak bata bestearen gainean gera daitezen:



Aurrealde bietako tapetak amaituta:



PINTZAK
Zuen alkandorak edukiz gero, ondo markatuta izango dituzue patroian eta oihalean, ezta?


Ba markadore batez erpina eta ertzeko markak lotuko ditugu:


Erditik tolestuko dugu:


eta orratz bat sartuko dugu ertzetik hurbil,  marraren gainean ateratzen den ikusiko dugu eta ondo kokatuta dagoenean orratzak jarriko ditugu:




Orain, jarraibide hauei jaramon eginik, honela marraztuko dugu pespuntearen lerroa. Sarrera honetan ere azaldu nuen zergatik josten diren honela, puntan gera ez daitezen:


Pintzetan beti hasten da ertzetik puntarantz eta amaieran ez da errematatzeko atzeko puntadarik ematen, akabera garbiagoa izango bada. Korapiloa egin eta punto. Josi ondoren honela geratuko da:


Iruntzitik  beherantz PLANTXATU eta honela ikusiko da:


Alkandoraren alde kurboak plantxatzeko kuxin hauek erabiltzen ditut, aspaldian amak jositakoak, hemen daukazue benetakoak josteko tutoriala eta patroia:


Goazen orain gerrialdeko pintzak ikustera. Geziek adierazten dute nondik bigundu behar dugun angelua. Orratzak kokatuko ditugu berriro eta josi egingo dugu:





Amaitzean iruntzitik erdialderantz PLANTXATU:



KANESURIK GABE
Ondo da, zure alkandorak ez dauka kanesurik. Atzeko aldea eta aurreko biak hartuko ditugu, nik oihal zatiekin antolatu dut hau, ikusiko duzue:


Orain era eraren kontra jarri, orratzekin lotu,1 cm-ra josi, erremallatu eta joste-tartea aurrealderantza plantxatu






KANESUA
Sarreraren azken zati honetan kanesua nola josten den erakutsiko dizuet, "astotxoaren "teknikaz. Lehengo eta behin, atzeko aldean hainbat aloz mota izan ditzakegu:




Gure patroiaren arabera josiko dugu, geure kasuan lehengo mota da. Iruntzitik piketeak lotu, eta bertatik beherantz josi zentimetro pare batez. Gero aloza zabaldu, erdia ondo kokatu eta eusteko pespuntea pasa 0'5 cm-ra.




Ondoren, atzeko aldea kanesuen pieza bien artean kokatuko dugu. Markatuta ditugun piketeak lerrokatuz eutsiko diegu kapei eta 1 cm-ra josiko dugu:








PLANTXATU ostean, pespunte apaingarria egingo dugu:


Era gorantz jarrita dagoela, atzealdea kanesuen bitartean bilduko dugu:


Ondoren, dagokion aurrealdea jarriko dugu goiko partean dagoen kanesuaren gainean lerrotua, era eraren kontra (argazkian hobeto ikusiko duzue)




 eta berdin beste aurrealdea:


Ondoren, aurrealde biak ere bilduko ditugu:


eta kanesu biak lotuko ditugu, tartean aurreko eta atzeko pieza guztiak biduta daudelarik. Josiko dugu:




Orain unerik txuloena, "kroketa-moment", lepoaldetik aterako dugu bildutako guztia eta honela geratuko zaigu:




Falta dugun bakarra PLANTXATZEA da eta, patroiak hala eskatuz gero, pespunteak pasatzea:


Gaurkoz amaitu dugu.
Eta gogoratu deskontu bonuak!!!!
Coser Cosas %10eko deskontua (30 euroko gastua eginez) Kolekzio honetan "Pareja Perfecta - Nekane y Maider" eta kodea Pareja Perfecta.
Telaria %10eko deskontua, liho eta chambray-etan eta Liesl+Coren alkandoren patroietan CCNEKANE kodeaz.
Eskuzeginarekin loten dut
Ostiralera arte!!!!

------------------------------------------------------

¡¡¡LEED LA ENTRADA ENTERA ANTES DE HACER NADA!!!



¡¡Hola!! Venga, vamos al tajo sin entretenernos, que estamos deseando ponernos a coser!! Como previo, comentaros algo que se me pasó el viernes, si el derecho y el revés de vuestra tela son parecidos, marcad la parte que queráis (siempre la misma, claro) como queráis, yo suelo utilizar, gomets, pegatinas que pongo por el revés, así no tengo que ir pensando sobre eso a medida que coso. Antes lo marcaba con hilo, en fin, vosotras veréis.  Y vamos ya con lo nuestro. 

En primer lugar tenemos que ajustar la tensión de la máquina, si es necesario, y elegir el material adecuado, y estoy hablando de las agujas. Yo voy a coser una "double gauze" y he hecho estas pruebas antes de empezar: aguja universal a la izquierda y de jersey a la derecha:



La universal me hacía mucho agujero por el revés y la costura estaba mucho más tensa; con la aguja de jersey, la de punta de bola, todo ha ido más suave, sin tiranteces, y no he tenido que modificar nada más. Vosotras veréis cómo se comporta vuestro material y si tenéis que modificar algo (yo personalmente no soy muy hábil con las tensiones,...).
Y ahora voy a explicar varias variantes que podemos en encontrar en el cuerpo. He utilizado restos de la tela para ayudarme.

TAPETAS DELANTERAS
Mis dos tapetas (las dos partes centrales de las delanteras) son diferentes, tal y como os expliqué. Veamos cómo coser la izquierda. En primer lugar, doblamos a 1 cm (medidlo cuidadosamente, por favor) y planchamos. Después, en mi caso, volvemos a doblar a 2'5 cm, planchamos y pasamos un pespunte a la distancia que nos indique el patrón. Estos son los pasos más comunes a la hora de coser tapetas de camisa, los dos lados suelen ser iguales y tienen medidas parecidas a las que utiliza mi patrón:





No piséis los alfileres al planchar





Cosamos ahora la tapeta derecha, la que esconderá la botonadura. Siguiendo las indicaciones, tengo que doblar dos veces a 5 cm. Entre cada doblez plancharemos:




y para finalizar, haré un pespunte a 2'5 cm, la mitad de su anchura:



a continuación, planchamos las dos capas para que queden una encima de la otra:



Las dos tapetas delanteras terminadas:



PINZAS
Si vuestra camisa las tiene, ya las habréis marcado bien en el patrón, ¿no?


Pues ahora las dibujamos con un marcador, uniendo el vértice con los dos piquetes:


La doblamos por la mitad:


Y metemos una aguja sobre la raya cerca del borde exterior, comprobamos que por el otro lado también está sobre la marca y, cuando ambas estén alineadas, ponemos los alfileres:




Ahora, siguiendo esta explicación, dibujaremos así la línea de pespunte. En esta entrada también expliqué por qué se cosen así las pinzas, básicamente para que no queden en punta:


Empezamos a coser desde el lateral hacia la punta y, por lo general, no se hacen puntadas de retroceso para tener un acabado más limpio. Se hace un nudo y ya está. Después de coser nos quedará así:


PLANCHAMOS por el revés la pinza hacia abajo. así se ve por el frente:


Para los lados curvos de la camisa suelo utilizar estos cojines que me hizo mi madre hace mucho. Si queréis coser los "auténticos", los que tienen la forma adecuada, tenéis aquí el patrón y el tutorial:


Veamos las pinzas de cintura. Las flechas marcan los ángulos que tenemos que afinar cuando cosamos. Colocaremos otra vez alfileres por la mitad y coseremos:





Al terminar, PLANCHAMOS por el revés la pinza hacia dentro:



SIN CANESÚ
Si nuestra camisa no tiene canesú, tomaremos la trasera y las dos delanteras:


Colocamos derecho contra derecho, unimos con alfileres a 1 cm, remallamos y planchamos el margen de costura hacia el delantero:






CANESÚ
Ahora vamos a ver cómo se cose monta el canesú. Utilizo una técnica diferente a la que indican en las instrucciones. a esta se le llama el "burrito". En primer lugar veremos los diferentes pliegues o encuentros que podemos encontrar en la trasera (antes de unir el canesú):




Coseremos según el patrón, porque puede que en el vuestro no haya ningún pliegue. Esta camisa lleva el de la primera foto de las tres.
Unimos los piquetes por el revés y cosemos a partir de ellos hacia abajo unos 2 cm. Anchamos el pliegue, colocamos bien el centro y cosemos a 0'5 cm para mantenerlo en su sitio.




Después, colocaremos las piezas de trasero y canesú como se indica en las fotos, uniendo los piquetes centrales, podemos unir primero dos capas y luego la tercera, como en la imagen. Ponemos alfileres en las esquinas, el centro y luego todos las que queramos. Cosemos a 1 cm.








Después de PLANCHAR hacemos un pespunte decorativo:


Colocada la trasera con el derecho a la vista, hacia arriba, la enrollaremos sobre sí misma y la mantendremos así:


a continuación, colocaremos la delantera que corresponda a cada lado, derecho contra derecho, y la sujetaremos con alfileres (en las fotos lo veréis mejor):




Y ahora enrollamos las delanteras también:


y unimos los canesúes, el que había quedado abajo y el  que ya estaba unido a la delantera. Cosemos:




Y ahora el mejor momento, el de desmontar la croqueta. Como solo he sacado una foto, lo explico: tenemos que sacar por el cuello todo lo que teníamos enrollado y nos quedará esto, por el derecho y por el revés:




Chulo, ¿eh? Ahora PLANCHAMOS y  pasamos un pespunte decorativo. FIN.


¡Aquí tenéis el recordatorio de los descuentos!! 
Coser Cosas 10 % de descuento  (a partir de 30 euros de compra) en la colección  "Pareja Perfecta - Nekane y Maider" con el código Pareja Perfecta.
Telaria  10 % de descuento en lino y chambray  y en los patrones de camisa de Liesl+Co con el código CCNEKANE 

¡¡¡Hasta el viernes!!!

6 comentarios:

  1. eres un hacha!!!!
    he entendido como dar la vuelta. lo habia leido antes y como si ná.
    como dicen tus alumnos... ahora lo he cogido
    gracias por tus tutoriales y por tu dedicacion. bss
    Beatriz

    ResponderEliminar
  2. Ganaste el titulo de planchadora-pro con estos cojines!!!!! Pues ahi esta mi duda, sin canesú hago costura normal , verdad? Me ha gustado el truco de los gormets 👍🏼. Estupendas estas explicaciones 👏🏼👏🏼👏🏼

    ResponderEliminar
  3. Gracias, Naii!! El otro día empecé a contar cuántas veces pasaba por la plancha antes de acabar la entrada. Lo dejé a medias porque si daba el dato no se iba a animar nadie a coser la camisa XDDD

    ResponderEliminar
  4. He deshecho la croqueta y me he hecho amiga de la plancha! Me voy al siguiente paso! 😘😘😘

    ResponderEliminar