Páginas

viernes, 2 de febrero de 2018

3. MAHUKAK - MANGAS

Zer moduz zoazte? Gingerrekin ondo pasatzen? Gaurkoan mahukak josi eta jarriko ditugu. Bertan itxiera bat baino gehiago aurki ditzakegu, baina nik biri buruz baino ez dut hitz egingo, xinplea eta (apur bat) konplexua. Nire Elsa Chemisier honek lehengo mota du, beraz, horretatik hasiko naiz.

Irekidura xinplea
Lehengo eta behin, patroian zetorren marratik moztu behar dugu. Patroitik ondo pasatu badituzue markak ondotxo jakingo duzue  zein den mahuka bakoitzaren atzealdea eta aurrekoaldea. Irekiera mahuka bakoitzaren atzeko aldetik hurbilago egoten da beti, edozein motatako errematea eginda ere. Ea argazki honetan ikusten den:


Ondo da, bietan zabalduko dugu artaziez:


Orain amarrutxo bat, entretela karratu txiki bana jarriko dugu geroko prozesuan haritu ez dadin:



Eta orain mahukari louko diogu errematerako oihal zerrenda, muturretatik hasita, beti bezala. Tiraren era mahukaren iruntziaren kontra. Irekiduraren erdiko partea apur bat atzerago, 3-4 mm-ra, jarri eta orratzez lotuko dugu. Pespuntea egingo dugu 0'5 cm-ra, horrela, erdiko partetik 1 edo 2 mm-ra geratuko zaigu josita:






Jostean kontuz ibili erdialderantz iristean, ezker eskuaz joan oihala mugitzen tolesdurarik gerta ez dadin:




Gero tolestu zati luzea 0'5 cm-ra, gutxi gorabehera, eta joan kokatzen beste josketaren gainean. Tolesduraren ertzetik hurbil josi.






Josi ondoren, iruntzitik plantxatu jositakoa, Alde biak orratzez lotu eta zeharka pespunte txiki bat pasatu, artazien muturrak seinalatzen duen lekuan



Amaitu duzu. Gauza bera egin beste mahukan, baina  era simetrikoan egin behar ez baduzue ere, plantxatzean norabidea markatu behar duzue. Honela geratuko zaizkizue alde biak, plantxatu ostean:



Irekidura konplexua
Hau egiten baduzue, ez duzue mahukan irekidura zabaldu behar, gero moztuko dugu eta. Baina irakurtzen duzuenerako ebaki baduzue, lasai egon, ez dago arazo handirik eta.


Hau gizonezkoen alkandoretan josten da eta lantsua da, bestearekin konparatuz gero. Zehaztasun handiagoa behar da, baina kotoi arruntezko oihal batean ondo moldatuko gara (ez hainbeste nire oihal aukeran, oso egongorra ez delako...). Beraz, zuetako baten batek honelakoa jarri behar badu, animo, hastera goaz eta! Argazkian erakusten dizuedana Coletteren Aster blusarena da, eta hau da behin eta berriro erabiltzen dudan plantilla alkandora bat sortzen dudanean. Zuek bi simetriko moztu behar duzue, nik bakarra egingo dut eta ESKUINEKO mahukari dagokio prozesu osoa::



Hau lehengo aldiz josi nuenean marra guzti-guztiak pasatu nituen oihalera, baina geroxeago ikusi nuen ez zela beharrezkoa, batzuekin nahikoa zen eta. Beraz, ondoko argazkian plantillak dituen zenbakien arabera joango naiz 0'5 cm-ko tolesdurak egiten eta guaztiak apurka-apurka plantxatzen:










Orain bai, orain neurriak ondo hartuko ditugu eta dagoeneko forma egokian utzi dugun piezaren gainera pasatuko ditugu (nik eran egin eta gero iruntzira pasatu behar izan ditut...):







Ondoren, mahukaren beheko parteko piketeak eta piezarenak lerrokatuko ditugu, iruntzira pasatu marrak, mahukako marraren gainean (aurretik moztu baduze, moztutakoaren gainean) kokatu eta inguruan orratzak jar itzazue:





Josten hasiko gara irudian ikusten den lekutik:



Gero erditik moztu ia amaiera arte. 0'5 cm faltatzean erpinetarantz moztu:

Barkatu, mugituta dago eta...

Jositako pieza erarantz itzuli behar duzu:




ONDO PLANTXATU


Orain alde baxuena hartu eta bere gainean tolestuko dugu, azpiko pespuntea ezkutatuz, eutsi, josi eta plantxatu egingo dugu





Berdin egingo dugu alde luzearekin, bere baitan tolestu, jarri (nire oihalaren koloretako puntu handiei erreparatu hobeto ikusteko) eta josi. Josteko orduan, zati txikiaren goiko partea ezkutuan geratu behar da. Ondo begiratu nondik josi behar duzuen (nik buru horia duen orratza ipini dut) eta josi orden honetan:







ondoko argazkian ikusiko duzue nola, markatu arren, ez diodan ondo eutsi beheko kapari:



Beraz, iruntzitik ondo sartu dut gordeta geratu behar zena eta bigarren puntada-lerroa pasatu dut:




Oraingoan bai:


Eta amaitu dugu. Berdin egin beste mahukan baina era SIMETRIKOAN. Ez dut atal hau amaitu nahi gomendio bat eman gabe: joan zaitezte Sararen "De costuras y otras cosas"-era eta irakur ezazue hemen daukazuen sarrera, Antzeko irekidura da baina beste modu batez jarrita (hobeto jarrita, nahi dut esan). Sara onena da eta!



Amaitzeko, mahukak gorputzera lotuko ditugu. Hau prestatzen nenbilela,  patroi askotan ikusten den moduan egitea pentsatu nuen: besoaldea josi, gorputzaren aldeak ere lotu eta gero mahuka bertan sartu eta doitu. Baina... nik ez dut inoiz horrela egin, beste modu batez irakatsi zidaten eta, kasualidadez, La Maison Victor-eko patroi honetan berdintsu egiten dute, daukadan beste liburu batean bezalaxe: ezer josi gabe, mahukaren kopa gorputzera lotu eta gero josketa zuzena egin, honela:




Lehenbizi, mahai gainean aurkeztuko ditugu piezak, gorputzarena eta mahukarena, beti ere ondo zainduz honen aurreko eta atzeko parteak zeintzuk diren, ondoren, gorputzaren gainean jarriko duzue mahuka, era eraren kontra:



Orratzak erdia markatzen duen piketean eta muturretan, ondoren, ditugun beste piketeak lotuko ditugu:



Piketerik geratzen ez denetik, orratzen arteko tarteen erdiak bilatuko ditugu etengabe, baina gogoratu: mahuka luzeagoa da sorbalda baino, eta beti geratuko zaizkigu uhinak, nahita, honela mahukaren kopa, goiko partea, askoz politagoa geratzen da josi ostean. Honi, gazteleraz "embeber" esaten zaio. Mahuka sartzeko beste moduan, fruntzea egiten da neurri biak doitzeko. Guk antzeko zerbait egin dugu baina besoaldea lotu gabe. Honela geratuko zaigu orratzekin eta josita:





Ikusten duzue zein itxuroso geratzen den kanpotik, oraindik plantxatu gabe ere?


Ondoren, erremallatu eta joste-tartea gorputzerantz plantxatuko dugu. Alkandora batzuek pespunte apaingarri bikoitza dute hemen, zuen kasua bada, orain da egiteko momentua.



Azkenengo urratsa egin behar dugu orain, mahukaren bi alde luzeak eta gorputzarenak lotu, josketa luze bat egiteko. Ondoren, erremallatu:





Joste-tartea aurreko alderantz plantxatu. Beharbada, beste pespunte bikoitza egin beharko duzu. Nireak ez daukanez... amaitu dut!!


Astelehenean berriro azalduko naiz hemendik. Gogoratu hashtag-ak eta josketaz gozatu!!
@nirekinjosibikoitza #coseconmigodoble
Eskuzeginarekin lotzen dut.
------------------------------

¿Qué tal va eso? ¿Disfrutando con los Ginger? Bueno, hoy coseremos y colocaremos las mangas. He explicado un par de aberturas de puño (hay más...), la simple y la que es un poco más compleja. Mi Chemisier Elsa tiene la primera, así que empezaré por ella. 

Abertura simple
En primer lugar cortaremos por la marca del patrón. Si habéis pasado bien todas las marcas y piquetes, sabréis cuál es la parte delantera y trasera de cada manga o, lo que es lo mismo, cuál es la manga derecha y la izquierda. La abertura siempre está en la zona de la trasera, sea cual sea el remate que hagamos. A ver si se aprecia en esta foto:


Abriremos con la tijera las aberturas: 


Y ahora un truco que no suele venir en las instrucciones, cortaremos unos pequeños cuadrados de entretela para pegarlos en el vértice de la abertura, para que no se deshilache en el proceso y para reforzar:



Colocaremos la tira de tela en la manga abierta, empezando por los extremos, como siempre. Derecho de la tira contra revés de la manga. La parte central la colocaremos un poco más atrás, a unos 3-4 mm. Haremos un pespunte a 0'5 cm, así, en la parte central nos que dará unido a 1 - 2 mm: 






Tened cuidado al coser cuando lleguéis al centro, id moviendo la tela de la manga con la mano izquierda, para que no se hagan pliegues: 




Luego dobláis a 05'cm la tira por la parte larga y la vais colocando sobre el pespunte. Cosed cerca del borde: 






Después de haber cosido planchad por el revés. unid las dos partes y pasad un pequeño  pespunte transversal por donde nos señalan las tijeras, como se aprecia en la foto: 



Ya has terminado. Repítelo en la otra manga. Esta abertura es igual en las dos mangas, lo único que cambia es el sentido del planchado. A ver en la foto: 




Abertura camisera (compleja)
No es necesario que abráis la abertura con la tijera aunque, si lo habéis hecho ya, no hay problema. 


Este tipo se cose en camisas de hombre y es más laborioso que el anterior. Se necesita más precisión, y hay telas que no ayudan (como la mía,...) pero bueno. ¡Empezamos! En la foto os enseño la plantilla de la blusa Aster de Colette, que es la que yo utilizo ahora normalmente. Vosotras tenéis que cortar dos piezas simétricas. Yo haré solo una de muestra, la que corresponde a la manga DERECHA:



Cuando la utilicé por primera vez pasé absolutamente toooodas las marcas a la tela, pero más adelante vi que no era necesario, que bastaba con pasar algunas. Ahora vamos a hacer dobleces de 0'5 cm según nos indica la numeración de la plantilla. Planchamos después de cada una: 










Ahora sí, iremos tomando medidas y pasaremos estas marcas a la tela que hemos dejado doblada y preparada (yo he dibujado por el derecho, mal, porque he tenido que pasarlo luego al revés de la tela):  







A continuación, alinearemos los piquetes de la base de la manga y los de la pieza del cierre, haciendo coincidir las rayas de abertura de ambos lados (si ya habíais cortado la abertura, pues encima de esta). Sujetamos con alfileres como en la imagen: 





Cosemos por alrededor de la zona de corte:



Cortamos después por el centro y paramos a 0'5 cm. cortamps hacia las esquinas dejando un triángulo: 

Está borrosa, lo siento

Volteamos lo cosido hacia el derecho:




PLANCHAMOS BIEN


Ahora tomamos la parte más baja, la doblamos sobre sí misma, tapando el pespunte inferior, sujetamos, cosemos y planchamos: 






Hacemos lo mismo con la parte más alta, doblar sobre sí misma (igual os ayudan a verlo mejor los puntos de colores de mi camisa) y coséis. Antes de coser, tened en cuenta que la parte superior del otro lado (el más corto) debe quedar escondido. Fijaos por dónde debéis coser (yo he puesto un alfiler amarillo) y hacedlo en este orden: 






Ahora os enseño cómo, incluso habiéndolo marcado, no he recogido bien lo que tenía que quedar escondido: 



Así que he metido por el revés lo que debía quedar bien metido y he pasado un segundo pespunte paralelo:




Ahora sí:


Y hemos terminado, haced lo mismo en la otra manga de manera SIMÉTRICA (segundo pespunte paralelo incluido).


No puedo acabar esta entrada sin pediros que visitéis a Sara de "De costuras y otras cosas", porque aquí podéis ver otra manera parecida pero diferente de hacer esta abertura. Yo lo seguí en su momento y me quedó perfecto, porque Sara es "La perfección".

Para terminar por hoy, vamos a colocar las mangas. Mientras preparaba el CC, pensé en colocarlas como se ve en muchos patrones: coser la manga en la zona del brazo, unir delanteros y trasero del cuerpo y encajar la manga. Pero...., nunca lo he hecho así, aprendí a hacerlo de otra manera y, casualmente (o no), este patrón de La Maison Victor las une como yo, así como este libro de patrones vintage: se une la copa de la manga  al hombro de la camisa, abierta, y luego se hace un largo pespunte que abarca brazo y cuerpo:




Primero presentamos las piezas, cuerpo y manga, cuidando bien la situación de la parte delantera y trasera de nuestras mangas, como ya he dicho antes. Después, colocamos la manga sobre el cuerpo, derecho con derecho:



Uniremos con alfileres los piquetes que marcan el centro y los extremos, después, el resto:



En el momento que no haya piquetes para unir, empezaremos a marcar el centro de cada espacio entre alfileres, continuamente. Recordad que la manga siempre es más larga que el hombro y que siempre nos quedarán ondas, a propósito, así la copa de la manga, la parte superior, quedará mucho más bonita una vez cosida, con algo de volumen. A esto se llama "embeber". El oto sistema de colocar la manga utiliza el fruncido para ajustar las dos medidas; nosotros hacemos algo parecido pero sin cerrar previamente las costuras:





¿Veis qué bien queda por fuera, incluso sin planchar?


Remallamos y planchamos hacia dentro, hacia el cuerpo el margen de costura. Algunas camisas llevan un pespunte doble en este punto. Ahora es el momento de hacerlo.



Y vamos a por el último paso, unimos los lados largos de la manga y los del cuerpo, hacemos una larga costura y remallamos:





Planchamos el margen hacia la parte de delante de la manga. Este es otro de los momentos en los que suele haber un pespunte decorativo doble, si lo tenéis en vuestra camisa, ¡a por ello! Como la mía no lo tiene... ¡ya he acabado!!


Y ya está, me despido hasta el lunes, cuando coseremos el cuello. No os olvidéis los hashtags cuando publiquéis vuestros a vences en RRSS. ¡¡A disfrutar!!

#coseconmigodoble #nirekinjosibikoitza





6 comentarios:

  1. Anda, pues no sabía yo que pudiera unirse la manga al cuerpo de esa manera, embebiendo sin fruncir primero. Yo coso así todas las mangas de las camisetas, pero con tela plana nunca lo he hecho. Pensaba que era necesario fruncir primero, pero todo lo que suponga saltarse pasos, bienvenido sea :)
    Todavía tengo que calcar el patrón y todo... En cuanto pase una interpretación simultánea que tengo la semana que viene, me pongo con la Elsa. Gracias por todas las indicaciones.

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Gracias a ti, Helena. Pues sí, yo coso las mangas así, he intentado el otro sistema, pero me gusta menos. También se puede hilvanar y coser así, fruncidito, sin necesidad de poner tantos alfileres como yo XD

      Eliminar
  2. Ay, se entiende fenomenal! Ayer me compré la Granville de Sewaholic y estrené mis Ginger! Dia motivador! Ya tengo elegida la tela, aunque son 2 metros, es ancho 110 y no sé si me dará para todo. No me importa mezclar igual en algunos sitios... Hoy empiezo! Grrrrrraciaaaaas!

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Muchas gracias, Ali!! Yo cogí 2'50 m para la mía, también en 1'10 de ancho y me ha sobrado, aunque no mucho ;) Imagino que estás de subidón con tus Giger, no?

      Eliminar
  3. Ooooooookkkkk me ha tocado la más dificil 😰 , voy a ver la entrada de Sara tb porque mis piezas de la abertura van separadas. Estoy planteando ahora dejar 1,5cm de margen para hacer la costura interior como de camisas pero la de sisa será mas dificil ... ains q dudas tengo 🤔🤔🤔. Tengo dos días para alcanzarte !!! ✂️✂️✂️

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Ya sé que la has acabado, Mari, no tienes remedio.... y arreglas todos los obstáculos que te encuentras.... A ver cuando la enseñas ;)

      Eliminar