Páginas

martes, 20 de marzo de 2018

PIJAMA PARTY

Hau ez da izango josteari buruzkoa. Pijamak josi nituen, bai, Gabonetarako. Bi. Alabarentzat eta Ander bere pisukidearentzat. Hilabete hauetan zehar Olatzek tantaka bidalitako argazkiak dira hauek. Bakoitza jasotzean irribarrea egin dut, etxe horretako pijamek jabego publikokoak direla dirudite eta XD. Hogeitaka urte izateak horixe dakar, alaitasuna, arduragabetasuna, batzutan arinkeria... baina ez hori bakarrik, batzutan gazteengan ikusten ez dugun erantzukizuna, ardura, konpromezua eta sormena dago, eta argazkietakoengan horixe ere ikusten dut:

Esta entrada no va de costura. Sí, cosí pijamas para Navidad. Dos. Para mi hija y para Ander, su compañero de piso. Durante estos meses Olatz me ha ido enviando estas fotos con cuentagotas y al recibir cada una de ellas me he reído, porque parece que los pijamas de esa casa son de propiedad pública XD. Los veintitantos no solo son alegría, despreocupación, a veces frivolidad... también conllevan responsabilidad, creatividad, compromiso,... que a veces no queremos ver en los jóvenes y yo veo en estos de las fotos:

IG: @littlegeekmonster

Fabulosa
IG: @anderthesea

IG: @skyrekaos
Xabi gaizto-plantak egiten
 Xabi de malote
Behekoa Unai da eta eskatu dit esteka hau  zuekin konpartizeko . Gizonen gimnasia erritmikoa egiten du eta talde mistoetan parte hartzeko eskaera bat  egin dute change.org plataforman. Egia esan, mutil hau ezagutu arte ez nekien gizonek ere egiten zutela, baina bai eta, gainera, Unaik nazioarteko mailan hainbat domina jaso du.


Este de abajo es Unai y me ha pedido que comparta esto de aquí con vosotros. Se trata de una petición mediante change.org para que los chicos que hacen gimnasia rítmica puedan participar en conjuntos mixtos. Ya, yo tampoco sabía que existía la gimnasia rítmica masculina, pero sí. Además Unai no solo la practica sino que es medallista internacional.

IG: @unai_arrieta
Nork ez du inoiz pijama gainetik zerbait jantzi eta etxe ondoko dendara joan?

¿Quién no se ha echado una chaqueta por encima del pijama para ir a la tienda de al lado?


Amaitzeko, gazte hauek duten beste birtutea elkar zaintzearena da. Norbait ondo ez dagoenean ezinbestekoak dira lagunak eta haiei esker berreskuratzen dira irribarre zabal hauek: 

Acabo ya. Otra virtud que tienen estos jóvenes es la de cuidarse mutuamente. Cuando alguien no está bien los amigos son imprescindibles y gracias a ellos se recuperan sonrisas como esta: 


Hurrengora arte!!!

¡¡¡Hasta la próxima!!!

miércoles, 14 de marzo de 2018

FINLAYSON SWEATER

Neguan Thread Theory etxeko hiru Finlayson Sweater josi ditut. Hiru, bi semearentzat eta bestea senarrarentzat. Ezagutzen duzue patroia? Gizonezkoentzako sudadera da, nik polarrez josi dudana. Hau da:

Este invierno he cosido tres Finlayson Sweater de Thread Theory. Tres, dos para mi hijo y una para mi marido. ¿Conocéis el patrón? Es una sudadera de hombre, que yo he cosido con polar. Esta es:


Hainbat aukera dauka, txanoaz edo txanorik gabe eta aurreko poltsikoa edo poltsikorik gabea. Hemen duzue nire lehengoa:

Tiene varias opciones, con capucha o sin ella y con bolsillo delantero opcional. Aquí está la primera mía:


Etxeko gizonei asko gustatzen zaie "itotzen ez duen" lepo mota hau:

A los hombres de la casa les gusta este cuello "que no ahoga":


Gainera, atzekoaldeari josita doan bista apaingarria dauka, oso egokia etiketa jartzeko, eta pespunteagatik bizkarretik somatzen dena:

Además tiene una vista decorativa en la parte interior del trasero, muy acertada para colocar la etiqueta. El pespunte se ve por la espalda y le da un toque:


Aurrealdeko kanguro poltsikoa:

Bolsillo canguro en la delantera:


Eta eskumuturreko eta gerrialdeko bandak. Besoetakoak estutu egin nituen bigarren eta hirugarren sudaderetan. Patroia berez oihal elastikoz proposatuta dago eta, polarra ez denez, apur bat zabaldu nuen eskumuturrean gris honetan. Zabaltxu geratu bada ere. jabeak ez du ukitzerik nahi izan:

Y las tiras de puño y cintura. En la segunda y tercera sudadera estreché los puños, y es que el patrón propone tela elástica y, como el polar no lo es, le di más centímetros a esta gris. Le queda un poco ancha pero el interesado no quiso que la tocara:


Hemen "umea" barruan:

Con "niño" dentro:



Barruko bistaren pespuntea ikusten da
Aquí veis el pespunte de la vista interior

Nola ikuste duzue? Laburtxoa, ezta? nik ere bai, jabeak bezalaxe (berdin berdin jazten badu ere...). Beraz, bigarrena luzatu egin nuen, zenbat? "hiru atzamar", hau da, 5 cm. Patroiak luzatzeko/laburtzeko marra du eta bertatik egin ditut aldaketak. Nola egin dudan erakutsiko dizuet, inolako misteriorik ez du eta. Lehengo eta behin, delako marratik moztu:

¿Cómo la veis? Corta, ¿verdad? yo también, igual que el dueño (aunque se la pone igual...). Pues por eso alargué la siguiente ¿cuánto? "tres dedos", esto es, 5 cm. El patrón tiene la línea de alargar/acortar y lo he modificado por ahí. Os enseño cómo lo he hecho, aunque no tiene misterio. En primer lugar, he cortado por la susodicha línea: 


Paperaren gainean itsatsi eta 5 cm-ra (nire kasuan) marra paraleloa egin dut. Ondo marrazteko, "haria" markatzen duen bertikala erabili dut: 

He pegado la parte superior sobre un papel y trazado una paralela a 5 cm (en mi caso). Para hacerlo correctamente, he aprovechado la vertical que nos marca el hilo de la tela: 


Ondoren, moztutako beheko partea itsatsi dut, kontu handiz kokatuz, marrek koinzidi dezaten, eta zeloa jarri dut:

Después, he colocado la parte inferior con cuidado, para que coincidan bien las líneas, y he sujetado con celo:


Sobera dagoen papera moztu eta alboetan "findu" egin dut marra, papera gehitzean nolabaiteko saltoa geratzen da eta. Prozesu osoa errepikatuko dugu atzeko aldearekin;

He recortado el papel sobrante y afinado la línea de los laterales, porque al añadir papel en medio, se crea una especie de salto. Repetimos todo el proceso con la trasera: 


Argi geratu ez bada, Mimi blusaren patroia prestatzean gauza bera egin nuen, hemen daukazue. Eta hau da sudadera berria, luzatutako patroia erabilita. Hobeto, ezta?

Si no está claro, aquí tenéis el enlace del mismo proceso que expliqué cuando preparamos el patrón de la blusa Mimí. Y ahora tenéis la sudadera nueva, habiendo alargado el patrón. Mejor ¿no?


Eta zertarako geldituko nintzen? Finlayson "non-stop" honetan, hirugarrena josi nuen, oraingoan senarrarentzat, neurri handiagoan, hain handian non alboetatik moztu behar izan nuen gero... Baina hau beste behin kontatuko dut ;) Momentuz, semearen lagun baten enkargua daukat beste bat egiteko. Esandakoa, non-stop.

¿Y para qué parar? En este bucle Finlayson, cosí la tercera sudadera para mi marido, en talla más grande, tan grande que luego tuve que recortar por los costados... "pero esto es otra historia..." De momento, una amiga de mi hijo ya me ha encargad otra sudadera. Lo dicho, non-stop.



Zuen gustukoa izatea espero dut. Bezeroak, gutxienez, pozik ditut. Benetan, oso patroi gomendagarria da, arin josten da eta daukan "konplikazio" bakarra lepoaren lotunea da, baina oso ondo azalduta dago, ingelesez eta marrazkien bidez. Hemen duzue azken begirada botatzeko:

Espero que os haya gustado. Mis clientes están contentos, por lo menos. Realmente es un patrón muy recomendable, que se cose fácilmente y cuya única "complicación es la unión del cuello. Aunque también es verdad que está muy bien explicado, en inglés y mediante gráficos muy claros. Venga, echadle otra miradita:


Hurrengora arte!!!
Eskuzeginarekin lotzen dut.

¡¡¡Hasta pronto!!!