Páginas

lunes, 7 de mayo de 2018

POLO ASPEN - La Maison Victor

Kaixo! Azken bolada honetan etxeko gizonentzat nabil josten, asko gainera. Horregatik Wendyk proposatutakoa berebiziko aukera iruditu zitzaidan neurearekin jarraitzeko. La Maison Victor-eko Aspen poloa da bere Nirekin Josian egin duguna, hauxe:

¡Hola! Últimamente estoy cosiendo bastante para los chicos de la casa, Por eso, cuando Wendy nos propuso el Cose Conmigo del polo Aspen de La Maison Victor, acoplé esta costura a la lista que tenía pendiente y me puse a ello. Aquí lo tenéis:



Eta hemen daukazue NJren aurkezpena:

Esta es la presentación del CC:


Poloa senarrari josi diot, udako pieza ohikoena du berak eta, horregatik ez nuen gehiegi pentsatu behar izan hiruretatik nori josiko nion erabakitzeko momentuan.

He cosido el polo a mi marido, ya que es una prenda que suele usar mucho en verano, así que no tardé en decidir quién sería el destinatario.


Ondoko argazkin poloaren zati konplexuena ikusten da, aurrealdeko tapeta, baina Wendyren azalpen eta gomendioekin arin eta erraz josten da, sinistu. 

En esta foto se ve la pieza más compleja de todo el polo, la tapeta, pero con las indicaciones y recomendaciones de Wendy va todo sobre ruedas.


Tapetaren azpiko parteko laukizuzena egiteko orduan Wendyk hainbat ideia ematen digu. Hemen daukazue nik egin nuena. Oihala berari erosi nion eta jaso nuen paketea biltzeko papera koadroduna zenez, aprobetxatu egin dut eta bertan marraztu dut laukizuzena, jarraibideek agintzen zituen neurriez:

Wendy nos da un par de ideas a la hora de coser el rectángulo de la parte inferior de la tapeta. Aquí tenéis lo que hice yo. Utilicé el envoltorio de la tela y el puño (enviado por la misma Wendy), aproveché los mismos cuadros del papel, dibujé el rectángulo según las medidas de las instrucciones y sujeté con alfileres:




Botoietan azken uneko aldaketa egin dut, izan ere, zuriak jartzekoa nintzen baina buelta eman eta koloretako marrak egiten zituela ikustean, alde hau agerian uztea pentsatu dut. Agian, bigarren argazkian hobeto ikusiko da:

Hice un cambio de última hora en los botones que había elegido. Son los mismos, sí, pero me di cuenta de que en el reverso tenían unas rayitas que les daban vidilla y así los puse, del revés. Quizás se aprecia mejor en la segunda foto:



Barrenak egiteko orduan, nire makinaren puntaden artean apur bat arakatu eta oihal elastikoetarako hau topatu dut. Hara, ba!

Después de investigar un poco en la máquina, encontré esta puntada para tela elástica (después de dos años...). 


Eta amaitzeko, mahuken errematerako pieza zoragarria, eskumuturretarako oihala (hau ere Wendyren dendakoa), zoritxarrez moztu behar izan dudana:

Y para terminar, os enseño este precioso puño para rematar las mangas, también de Coser Cosas, que, desgraciadamente, tuve que cortar:


zerbait egingo dut hondarrekin
espero aprovechar los restos...


Lanaren emaitza gustatu zait, baina oihal mota hau jostera ohitzen ari nintzela (bestelako kamisteak, pijamak,... eginez) bat-batean alkandora baten egitura eta prozedurak dituen polo honek deskolokatu nau, puntuaren berezko izaerak doitasuna galarazten du eta. Baina tira! ez naiz kexatuko, beste alde batetik ezagutzen ez nuen teknika bat ikasi dudalako, lepoa, biesa eta tapeta batera jostearena, akabera benetan garbia izan dadin.
Eta amaitzeko argazkiak betegarriaz:

Me ha gustado el resultado, pero ahora que estaba acostumbrándome a coser punto (camisetas, pijamas,...) este polo con su estructura y construcción de camisa me ha descolocado un poco, porque la tela no es tan obediente como la plana e impide trabajar (a mí, por lo menos) con la precisión requerida. Pero, bueno, no me quejo porque, por otro lado, también he aprendido una técnica que no conocía, la de coser la tapeta, el cuello y la tira al bies a la vez, para que el acabado sea pulcro.
Y ahora con relleno:





Eta orain Iñakirentzako arropak jostera noa.
Eskuz eginarekin lotzen dut.
Hurrengora arte!!!

Y me voy a coser ropas para el fondo de armario de Iñaki ¡¡¡Hasta pronto!!!