Páginas

domingo, 12 de agosto de 2018

CARGO SHORTS

Kaixoooo! Berriro natorkizue prakekin, semearentzat oraingoan, Wardrobe By Me-ren Cargo Shorts.

¡Hola! He cosido pantalones otra vez, aunque no para mí, los Cargo shorts de Wardrobe By Me para mi hijo.


Prakaren estekara joanez gero,  aukera guztiak dituzue. Nik denak josi ditut: alboko sakelak eta ipurtaldeko "petatxoa":

En el enlace que os lleva al pantalón tenéis las opciones del mismo: bolsillos laterales y refuerzo en la culera, yo lo he cosido todito:




Poltsikoetako izurren forma aldatu dut, jatorrizkoa ez nuen gustuko eta.

He cambiado la forma de los pliegues de los bolsillos, porque no me gustaba mucho la original.


Eta poltsikoez ari garela... gustatu ez zaidan zerbait komentatuko dut. Ez dakit nire ingelesa den, nire arreta falta den, edo zer den... baina tapa ipintzeko orduan akatsa dagoela iruditzen zait, edo niri neuri gustatzen ez zaidan zerbait dago. Beheko argazkian ikusten den moduan, taparen pespuntea sakelaren barruko poltsaren gainetik pasatzen da, honek lotuta eta errematatuta egon behar duelako alboko poltsikoa josterako. Ez zitzaidanez modu hori gustatzen, poltsa alboko josturatik 5 cm edo banandu dut eta taparen pespuntea josi dut, poltsikoaren ibilbidetik pasatu gabe.

Y ya que estamos con los bolsillos... voy a comentar algo que no me ha gustado del patrón. No sé si es mi inglés, mi falta de atención o qué... pero creo que hay un error en el momento de coser la tapa del lateral, o directamente es así y a mí no me gusta. Tal como se ve en la siguiente foto, el pespunte de la tapa cruza directamente el bolsillo, que para estas alturas está unido y rematado al lateral. Como no me acababa de convencer , deshice la costura que unía bolsillo y costura lateral y dejé la bolsa "al aire" unos 5 cm. Al poder mover la parte inferior del bolsillo, cosí la tapa sin pasar por encima de este.

EDITO: como podéis leer en los comentarios, Vanaesha ha tenido el detalle de hablar con la diseñadora y esta ya está al corriente. De todas formas, dejo la explicación del "problema" por si alguien que tenga el patrón comprado quiere aprovechar el apaño ;)

Pespuntea zetorren moduan egin izan banu, ezin izango luke eskua barruraino sartu
Si hubiera hecho el pespunte según  las instrucciones, no podría meter la mano hasta adentro

Baina tira! atzealdea daukazue orain, eskegita eta semearen ipurdiaren gainean:

Pero bueno, vamos con la trasera, que podéis ver primero en la pared y sobrepuesta al culamen de mi churumbel después:



Atzeko poltsikoek ere lana ematen dute baina oso ondo azalduta dago prozesua.

Los bolsillos traseros también dan su trabajo pero están muy bien explicados:


Eta gustatu ez zaidan beste zerbait azalduko dizuet, ez du esaten noiz erremallatu edo sigi-saga pasa. Egia esan, ez dago arazo handirik honekin, baina jarraibideak "jarraitu" nahi ditut pentsatu gabe eta, batez ere, erabakiak hartu gabe. 

Y ahora os cuento otra cosa que no me ha gustado, y es que muchas veces no indica cuándo remallar o rematar con zigzag. Realmente no supone ningún problema o complicación, pero ante un patrón nuevo, quiero seguir las instrucciones sin pensar y, sobre todo, sin tener que decidir. 

VUELVO A EDITAR: Vanaehsa también me ha explicado que es lo normal en los patrones de esta casa y que lo indica al principio. Gracias otra vez, Vanessa! 

Forro koloretsua ikusten duzue ;)
Aquí veis el forro colorido ;)
Baina arazoak arazo, errazak (eta neketsuak) dira josteko, oso ondo geratzen dira eta jabea pozarren dago:

Pero dejando de lado los problemillas, los shorts son fáciles (aunque laboriosos) de coser, quedan muy bien y el dueño está como unas castañuelas:


Prakak josi dituen baten bati entzun nahiko nioke, gerta bailiteke patroian akatsik ez egotea eta dena nire ulermen faltak sortua izatea. Kasu horretan, arazorik gabe barkamena eskatu eta zuzenduko nuke sarrera.
Eskuz eginarekin lotzen dut
Hurrengora arte!!!

Me gustaría que las que habéis cosido o testeado el patrón me comentarais si es así o simplemente es culpa de mi falta de comprensión. En este caso, entonaría el "mea culpa" y  editaría la entrada. Sin problema. 
¡¡¡Hasta la próxima!!!