Páginas

lunes, 3 de septiembre de 2018

ART TEACHER

Lanerako itzulera hain gogorra izan ez dadin, sarrera berria daukagu, Ottobre 5/2014 aleko Art Teacher soinekoa, udako bertsioan:

La vuelta al trabajo me resulta más llevadera si publico entrada nueva, la del vestido Art Teacher de la revista Ottobre 5/2014 en versión veraniega:


Honekin hiru aldiz josi dut, lehengoa hemen daukazue. Hainbeste aldatu nuen, izena eta guzti jarri bainion ;) bertan dauzkazue azalduta egindako aldaketak. Bigarrenaren berri hemen dago. Lehengotik abiatuta, gauza txiki pare bat moldatu eta listo. Eta oraingoan, jatorrizkoaren hirugarren bertsioa aurkezten dizuet, uda udakoa:

Es la tercera vez que lo coso, aquí  tenéis el primero. Lo modifiqué tanto que hasta lo rebauticé ;) allí veréis los cambios que hice. Os enseñé la segunda versión aquí. Modifiqué la anterior otro poquillo y a correr. Ahora os traigo la tercera versión del original, de verano total:



Lepoaren atzekoaldean bista handiagoa egin diot, eskegitzean forroa ikus ez dadin (gogoratu, hurrengoan apur bat handiagoa egin):

Le he hecho la vista trasera del cuello más grande, para que no se vea el forro al colgarla, así y todo, en una próxima versión la ampliaré todavía más:


Biesaz errematatu ditut sasi-mahukak:

He rematado con bies las bocamangas:


Egia esan, hasiera batean ez nuen forratzeko asmorik baina, oihala mehegia da eta gorputzera itsatsita gelditzeaz gain, gorputza ia agerian geratzen zen. Batista zuria josi nuen orduan eta aitortu behar dut zurrunegia geratzen dela eta soinekoaren kotoiaren freskotasuna galdu egiten duela. Horregatik, hurrengoan beste forro mota bat jarriko dut, esango dizuet. Hemen barrenen detailea: 

Sinceramente, en un principio no tenía pensado forrarlo, pero la tela es muy fina y, aparte de pegarse al cuerpo, transparenta muchísimo. Le he puesto una batista blanca y confieso que ahora queda demasiado rígida y que el vestido pierde la frescura de la tela de gasa, por eso, para el próximo emplearé otro tipo de forro, ya os contaré. Aquí un detalle del bajo:



Lehengo bertsioetan poltsikoak aurrealdean daude (leku desberdinetan bada ere) eta honetan alboko josturetan txertatu ditut:

En las otras versiones puse los bolsillos en la delantera (aunque en diferentes sitios) y en esta los he colocado en las costuras laterales:



Amaitzeko, atzeko aldeko pintza txiki biak, ikusten dituzue?:

Para terminar, las dos pequeñas pinzas de la trasera, ¿las veis?


Eta "modelaje" lana:

Modelo pasea orain:

¡¡¡Qué me dices!!! ¿Que el vestido "señorea"?

Ay, Dio mío, pues va a ser que sí, ¡disimula, Nekane!
¡Ni disimulo ni ná! ¿Sabes qué te digo? Que me la trae al pairo si "señorea". Olé yo!!


Andratu egiten duen ala ez, ez daukat oso argi, baina tira! berdin dit,  andre peto-petoa naiz eta. Gainera laugarren bertsioa buruan daukat dagoeneko: mahukekin, aspaldian erositako chambray urdinaz, oraindik erosi ez dudan forro berde argiaz eta pespunteak ere berde. Laster. Ordurarte, agur!!! 

No se si "señorea" o no, no lo tengo claro, pero mira, me da igual, total, soy una señora de la cabeza a los pies!! Además, ya tengo en mente la cuarta versión: mangas, un chambray azul que compré hace tiempo, un forro verde claro que todavía no he comprado y pespuntes también verdes. Muy pronto. ¡¡¡Hasta entonces!!!