Páginas

domingo, 7 de abril de 2019

MOCHILA JOTA DE NAII COSTURA

Normalean ez dut motxilarik erabiltzen, baina behar dudanetan denak iruditzen zaizkit txikiegiak, handiegiak, estuegiak... Beraz, Maryk plazaratuko zuen motxilarako testerrak eskatu zituenean  Jota hau behin betikoa izango zelako susmoa izan nuen, arineketan eman nuen izena, eta... bingo! Zorteak lagunduta, Jota Motxila forratua probatu nuen duela pare bat aste.

Normalmente no utilizo mochila, pero cada vez que siento la necesidad de una, todas me parecen muy grandes, muy pequeñas, muy estrechas... Así que cuando Mary pidió costureras para probar su nuevo patrón de mochila, me dio en la nariz que iba a ser la definitiva, levanté el dedito y tuve la suerte necesaria para poder coser esta señora Jota con forro. 


Aurrekoaz gain, alboetan poltsikoak ditu, batean paperak, koadernoak, planoak, mapak... sartzeko

Aparte del frontal, tiene bolsillos en los laterales, uno para meter papeles, cuadernos, mapas....


Eta bestean, elastikodunean, botila eraman daiteke

Y en el otro, el del elástico, se puede llevar la botella


Eta oso euskarri dotoreak ditu

Asas bien chulas!


Detailerik ez du falta

No le falta detalle


Hemen erabilitako forroa

Aquí se ve el forro

No he casado el bolsillo porque se me desplazaba, que si no.....

Eta orain patroiaz hitz egingo dut. Jaso nuenean, dena egin zitzaidan deigarria: xehetasun maila, hasierako gomendio orokorrak, jarraibideetako ilustrazioak... Atzean ikaragarrizko lana dagoela ikusten da. Urratsez urrats azalduta dago eta ez dago galtzerik arretaz arituz gero, prozesua konplexua bada ere, gogotik landuta baitago.  Hasiberriei ere gomendatuko nieke patroi hau, izan ere, beharrezko zehaztapen guzti-guztiak ematen baititu Maryk. Baina tira! nik "pertsonalizatu" behar nuen motxila eta ondoko argazkian daukazue nire hanka-sartzearen emaitza. Urrats jakin batean (Maryk azkar identifikatu zuen zeinetan) ez nien jarraibideei kasu handirik egin eta forroaren parte oso bat josi gabe geratu zen, eskuz osatu behar izan dudana. Uf. 

Y ahora voy con el patrón. Cuando lo recibí me llamó la atención por el nivel de detalle, las recomendaciones generales, las ilustraciones de las explicaciones... Se ve que detrás hay un trabajo ingente. El patrón está explicado paso a paso y, aunque el proceso es complejo, si se sigue con atención, es difícil perderse. Yo incluso  lo recomendaría a personas con poca experiencia cosiendo, porque Mary da toooodas las indicaciones necesarias para llegar a buen puerto. De todos modos, yo me empeñé en "personalizar" la mochila y en la foto tenéis el resultado de mi metedura de pata particular: no hice mucho caso a las indicaciones en un paso determinado (que Mary identificó enseguida) y me quedó una parte del forro sin coser. Sí, lo he cosido a mano, qué remedio...


Hemen argazkia ateratzeko ondo beteta (baina arina)

Aquí está la mochila llena (pero ligera) para la foto


Eta hemen estreinatu nuenen, ez hain betea baina askoz ere astunagoa

Y aquí cuando la estrené, no tan llena pero mucho más pesada

Non nago?
¿Dónde estoy?

Motxilaren patroia eskuragarri daukazue hemen.

Eta hau izan da dena. Ea erritmoa hartzen dudan blogarekin eta maizago argitaratzen dudan, azkenengo sarreratik zazpi hilabete pasatu dira eta...
Hurrengora arte!!


El patrón ya está disponible aquí.

Y esto ha sido todo. A ver si cojo un poco de ritmillo con el blog y empiezo a publicar más a menudo, que tampoco es plan esperar otros siete meses, ¿no?
¡¡Hasta la próxima!!